Tradizioak eta animaliak

Munduan barna tradizio anitz daude modu batean edo bestean animaliak ardatz dituztenak: zezenak, idiak, astoak, antzarak, bigantxak, zekorrak, oilarrak, txakurrak… Euskal Herria ez da salbuespen. Gehienetan sufriarazten zaie animaliei. Mendebaldeko egungo gizartea oso sentsibilizatuta dago animalien kontrako tratu txarrekin. Gauzak horrela, ulertzeko modukoa da bi errealitate horiek gero eta maizago eta bortitzago talka egitea. Tradiziozaleak itsu-itsuan aritzen dira tradizioak defendatzen tradizio direlako, normalean bestelako arrazonamendurik gabe. Tradizio izatea nahikoa al da bidegabekeria iraunarazteko? Erantzuna, ene ustez, argia da: ez! Sare sozialetan izaten da agerien eztabaida. Hedabideetan ere izaten du isla eztabaidak tarteka-marteka, batez ere animalisten protestaldi ikusgarriren bat dagoenean edota tradiziozaleen eta animalisten arteko liskarren bat.

Beharbada, zezenketak dira arazo horren paradigma. Batetik, nazio bat (espainola) ulertzeko modu bat ei delako, eta bestetik diru asko mugitzen delako horretan. Azken asteotan zezenak berriz izan ditugu hizpide; ez zezenketak. Toro de la Vega delakoaz ari naiz. Valladolideko Tordesillas herrian burutzen da zezenaren ehiza antzeko basati hori. Inoizko handiena izan da aurten usadio horren aurkakotasuna: manifestazio handia Madrilen, ospetsu asko (kantariak, aktoreak…) kontra agertu dira. Tordesillasen bertan ere protestaldia izan da, non protestagileak tradiziozaleek harrikatuak izan diren.

Legeak argiak dira: estatukoak, autonomikoak eta hainbat hiri eta herritakoak. Baina interpretatzean sortzen da gatazka. Interpretazioak interpretazio, animaliak torturatu eta hiltzen dira batzuen dibertsiorako. Kontraesan galantak ere badaude. Frantziak zezenketak ondare kultural izendatu ditu orain ez asko, bertan tradizioa ote den zalantza ere badagoen arren. Katalunian (eta Kanarietan) zezenketak debekatu dira. Correbous direlakoak, ordea, legezkoak dira. Gurean, zezenketen aurkako sentikortasun handia bai, baina inor gutxik planteatu du, adibidez, idi-demak ere ez ote diren tratu txarra. Agian berriki hildako bi idien kasuak pentsaraziko digu. Lekeition gomazko antzarrak erabiltzen ditu hainbatek, baina Bilbon urte askoren ondoren bigantxak itzuli dira. Badira beste kasu ugari hausnar gai: txakur lehiaketak, zaldi eta txakurren lasterketak, zirkoak. Afera honek oraindik zainak luzeak ditu gero!

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


2024-03-31 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bestaldera begira

Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak.

Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du liburuan kontatzen du nola hegazkin... [+]


2024-03-31 | Diana Franco
Teknologia
Gorputzaren memoria

Mekanografia ikasi baduzu, gitarra jotzen, josten edo eskuz idazten, ulertzen duzu zure gorputzak zelan memorizatzen dituen zenbait jarduera. Gorputza eta adimena modu miresgarrian daude harremanduta, bat dira. Gizakiok sortu dugun teknologia eta honek gure gorputzarekin duen... [+]


2024-03-31 | David Bou
‘La xarxa ultra’

ARGIArekin azken kolaborazioa egin nuenetik lau hilabete igaro direnean, testu honen bidez nire iritzi-artikuluei berriro heldu diet, baina azalduko dizuet zergatik alde egin dudan denboraldi honetan aldizkari maitagarri honen orrialdeetatik.

Otsailaren 20an La xarxa ultra... [+]


Eguneraketa berriak daude