Sokatira

Gutako bakoitzaren barruan editore bat dabil seguruenik, beraz, azken asteotako gertakarien harira, ariketatxo bat proposatu nahi dizuet. Abuztuaren 28tik 31ra Munduko Sokatira Txapelketa jokatu zen AEBetako Wisconsinen. Azken txapelketatan ez bezala Euskal Herriko selekzioak parte hartzeko aukera izan zuen Basque Country izenpean. Pauso historikoa, diote.

Zer aldatu den? Ba, TWIFek,17 bototik 13 aldeko zirela, onartu berri duela bera bezalako Nazioarteko Kirol Federazioak, erakunde pribatuak izanik, ez direla nazioarteko eskubide publikoaren arauetara mugatzen, eta ondorioz, naziorik gabeko estatuek berez badutela berme juridikorik ordezkaritza izateko, hainbat baldintza betez gero: ditxosozko Auzitegi Konstituzionalaren arabera txapelketa ez-ofizialetan bakarrik parte hartu ahal izatea eta estatu mailako federaziorik ez izatea, besteak beste.

Beraz, zirrikitutxoa zabaldu da gure  hainbat selekziok –arrazoi horren pean– 50. naziorik gabeko estatua ordezka dezaten, logikotzat jo behar baita lehen pauso horren atzetik beste batzuk etorriko direla, haize berriok itxita egon den parte-hartzearen atea erabat zabal dezaten. Gainera, hain modan dauden “interpretazio juridikoak” agertuko balira,   arazoa TASera aurkezteko biderik badago, Europako legediak dioena aztertu, eta hala behar izanez gero, erabaki okerrak zuzendu ahal izateko.

Esanguratsua ematen du, ezta? Atzera eginez irabazten den kirol bakarrean horrelako aurrerapausoak lortzea. Euskal tiratzaileek paparrean ekarri dituzten dominak ez zaizkit gehiegi axola, lortu dutena sari guztien gainetik dagoelako.

Eta hona hemen lehen aipatutako jokotxoa: zuk non kokatuko zenuke albiste hau komunikabideren batean albisteak garrantziaren arabera ordenan jartzeko ardura bazenu? Kiroletako blokean edo politikakoan? Edozeinetan izanda ere, hasiera xamarrean kokatuko zenuke albisteak garai berrian sartzen ari garela azaltzen duelako, edo munduko albiste triste guztiak amaitzen ari direla ematen duen azken bagoian kokatuko zenuke Parisko modaren azken berriekin batera? Hizki handiz jarriko zenuke, alboko komentarioa eta guzti, lehentasuna emanez, edo izkina batean lotsaturik bezala? Albiste garrantzitsuenetan bezala kazetariren bat propio bertara bidalita, edo besterik ezean, artxibora jota argazkiren batek bederen albistea itxuratu dezan?

Galdera askotxo eta erantzun bakarra: gure eskuetara, belarrietara eta begietara iristen zaizkigun komunikabide gehienen arduradunen buruetan nazio kontzientzia krisi gordinean dago.

Jo ezazue hemerotekara, artxibora edo egokien iruditzen zaizuen webgunera eta ikusiko duzue non gauden.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude