argia.eus
INPRIMATU
Biziaren oinarria izan litezkeen molekulak galaxiaren erdian

Joxerra Aizpurua Sarasola 2014ko urriaren 08a
Esne Bidearen erdialdea.
Esne Bidearen erdialdea. NASA

Ikerlari talde alemaniar-estatubatuar batek karbono molekulak aurkitu ditu gure galaxiaren erdialdean dagoen Sagittarius B2 gas-laino erraldoian. Molekula horiek molekula konplexuagoak osatzeko oinarriak dituztela adierazi dute.

Orain arte espazioan aurkitutako karbono molekulek pilota itxura dute, hau da, atomoak egitura esferiko itxi batean kokatzen dira, eta oso zaila da egitura horietan beste elementu batzuk itsastea. Aldiz, orain aurkitutako molekulek ahate baten hankaren antza dute: irekiak dira, eta muturretan beste elementu batzuk koka daitezke. Horrek elementu konplexuagoak sortzeko aukera ematen du.

Aurkikuntzak indartu egiten du bizitzaren jatorriaren gakoa izar askoko guneetan dagoela diotenen teoria.