Yes or no, baina subiranotasuna

Eskozian egin –ospatu– den Erreferendumaren emaitzak ezagutu direnetik ordu gutxira idazten ari naiz. Oso emaitza adierazgarriak izan dira –beti bezala, bestalde–. Alde batetik, partaidetza oso handia izan delako –erroldatutako biztanleriaren %85 inguru–. Bestetik, galdetutakoari emandako erantzuna ere azpimarragarria da: %44,7 independentziaren alde eta %55,3 independentziaren aurka.

Irakurketa eta interpretazio ugari egin daiteke, noski, baina badago nire arreta eskatu duen hainbat ideia.

Alde batetik, argi dago independentziari emandako ezetzak irabazi duela, baina inolaz ere Erreferenduma egitea erabaki zenean uste zuten moduan. Orduan, askoz ere emaitza zabalagoa espero zen –beharbada horregatik onartuko zuten, ez dakit–. Argi dago, baita ere, kanpainan zehar xantaia eta beldurra erabili direla independentziaren aldeko jarrera ahultzeko asmoz, arlo ekonomikoan batez ere.

Bestalde, begi-bistakoa da baietzaren aldeko emaitzek Erresuma Batuaren etorkizuna birpentsarazi behar dutela: “Hemendik aurrera ezer ez da lehen bezala izango”, horrela adierazi du David Cameronek. Argi dago, eta horrek ere kanpainan eragin handia izan duelakoan nago: Eskoziak autogobernu zabalagoa irabazi du, agindutakoa betez gero, noski.

Hala ere, aspektu hauek azpimarratuko nituzke bereziki:

– Cameroni hainbatek leporatu dioten akats politikoa, hau da, Eskoziako herriari galdetzea bera, herriaren eta herritarron subiranotasuna, duintasuna eta askatasuna onartzea besterik ez da.

– Erreferenduma egitea erabaki zenetik hona bizi izan den normaltasuna, bai politika arloan, baita gizartean ere, inolako haustura sakonik gertatu gabe; hainbat herritar ospetsuk ere parte hartu dutelarik baietza edo ezetzaren alde, lasaitasun osoz.

– Autodeterminazio eskubidea, Europan, ez zaie jadanik herri “kolonizatuei” bakarrik zergatik mugatu behar.

– Europa barruan onartu da herri subirano batek estatu batetik alde egiteko eskubidea, hau Espainian, ikusten denez, oraindik tabua bada ere. Honek zer pentsatu eman beharko lieke Espainiako agintariei eta gainontzeko politikariei; Erresuma Batuan onartu dena hemen ere onargarria beharko luke izan, baldintzak berdinak baldin badira.

– Baldintzak oso antzekoak dira: bai Euskal Herrian, baita Katalunian ere, herriak daude, gorputz sozialak eta politikoak, honetaz hitz egin nahi dutenak, Espainiarekiko mantendu nahi duten lotura edo burutu nahi duten haustura adierazi nahi dutenak. Cameronek esan zuen Eskoziako herriari ahotsa ematea zuzena zela. Bada, hemen ere erabaki zuzena hartu beharko da.

– Subiranotasuna hitz egitea da, ez horrenbeste galdeketaren emaitza. Eskoziako herriaren gehiengoak independentziari ezetz esan dio, baina herri horrek aurrerakada handia eman du bere askatasunaren ibilbidean. Eta jarraituko du, noski.

Oharrak: (1) Ideia hauek idazten ari nintzela, jakin dut Erreferenduma ahalbidetu duen Alex Salmondek Eskoziako lehen ministro kargua utziko duela. Erabaki inteligentea eta noblea da. Baina Eskozia ez du inolaz uzten kargua hartu zuenean zegoen bezala. Eskozia eta, batez ere, eskoziarrak, gaur libreagoak dira orduan baino.

Eta (2), beste ezer gertatu aurretik, nire artikulu hau bidaltzea erabaki dut.
 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


2024-03-31 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bestaldera begira

Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak.

Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du liburuan kontatzen du nola hegazkin... [+]


2024-03-31 | Diana Franco
Teknologia
Gorputzaren memoria

Mekanografia ikasi baduzu, gitarra jotzen, josten edo eskuz idazten, ulertzen duzu zure gorputzak zelan memorizatzen dituen zenbait jarduera. Gorputza eta adimena modu miresgarrian daude harremanduta, bat dira. Gizakiok sortu dugun teknologia eta honek gure gorputzarekin duen... [+]


Energia berriztagarrien zabalpen masiboaren iruzurra

EH Biziriketik sarritan salatu izan dugu energia berriztagarrien zabalpen masibo honen atzean   ezkutatzen   den   eredu   ekonomikoa.   Hazkunde   ekonomikoa   ezinbesteko baldintza duen eredu ekonomikoan... [+]


Eguneraketa berriak daude