Irudimena kiloka

  • Bilboko San Frantzisko kalean, harategia izandako espazioan, topatuko ditugu Izaro Gonzalez Ieregi, Nora Aurrekoetxea eta Irati Urrestarazu sortzaileak. Okela Sormen Lantegia lanerako beren tailerra dute, baina arte plastiko eta bisualetan diharduen orok zabalik du atea. Euskal sortzaileen mapa egitea da haien helburutako bat.

Joan den udaberritik dago martxan espazioa.
Joan den udaberritik dago martxan espazioa.

Aurreko udaberrian zabaldu zuten Okela Sormen Lantegia, arte munduko sortzaileen elkarterik ez zegoela ikusita. Arte plastikoak eta ikus-entzunezkoak lantzen dituzten sortzaileen elkargunea sortu dute horretarako. Bi hiletik behin biltzen dira, gai zehatz baten inguruan beti. Urriaren 24an III Topaketari helduko diote, eta Politika izango dute gai nagusia. Lurraldetasuna eta Gorputzak izan dira aurreko topaketetako gaiak.

Belaunaldi desberdinetako launa sortzaile gonbidatzen dituzte, “ikusten dugulako ibilbide luzeko sortzaileek eta hasi berriek ez dutela espazio fisikorik elkartzeko”, dio Izaro G. Ieregik. Erakusketa, berbaldia eta topaketa ixteko antzerkia edo musika ikuskizuna antolatuko dute.

Euskal sortzaile plastiko eta ikus-entzunetakoen sarea osatzea dute helburu topaketok. “Espazio fisiko honetan ez ezik, baita webgune batean ere”, dio Nora Aurrekoetxeak; “Euskal sortzaileen mapa ari gara osatzen, egun zeintzuk diren eta zertan ari diren jakiteko. Alegia, idazleen, aktoreen edota bertsolarien moduan. Iruditzen zaigulako indibidualtasunetik kolektiborako jauzia egiteko baliagarria dela saretzea”.

Hiru sortzaileok hartu dute proiektuaren ardura beren gain. Orain arte musutruk aritu dira, baina Bilboko Udalak emandako diru laguntzari esker, eta beste erakunde batzueta joz, kudeaketa lan horrekin jarraitu nahi lukete, “eta lanbide bilakatzea, gure sortze lanarekin jarraitu ahal izateko”, jarraitu du Aurrekoetxeak.

81 amama
Baserriaz eta emakumeaz

81 Amama Izaro Gonzalez Ieregiren lehen dokumental luzea da. Jorge Oteizaren Quosque Tandem (1963) liburuan aurkitutako pasarte batetik eta bere esperientzia pertsonaletik sortu zen dokumentala. “Euskararen transmisioan emakumeek historian izan duten rola goraipatzen zuen Oteizak, Historiaurrea hona 80 amama-biloben belaunaldiak zeudela esanez. Kalkuluak egin eta amamarena eta biona 81.a izango litzatekeela ondorioztatu nuen”, dio Ieregik.

Filmak, 14 amama eta 5 biloben kontakizunak ditu ardatz. Amamen kasuan, baserrian jaiotakoak eta gaztetan baserritik alde egindakoak aukeratu ditu, orduko bizitza tradizionalaren memoria bizia jasotzeko. Bilobak, aldiz, kaletarrak dira denak. Euskara eta euskal kulturaren transmisioan amama-biloba hauek izan duten rola, eta “hori egia ote zen jakiteko jo nuen emakume hauengana”. Amama-biloba hauek zerk lotzen dituen eta transmisioa eman den jakin nahi zuen egileak. Helburua ez zen ikerketa zehatza egitea. Baina, “amama guztiek antzeko diskurtsoa zutela nabaritu nuen, bizkaitarrak ala behenafarrak izan, euren bizipenak eta mundu ikuskera antzekoak zirela. Baita biloben artean ere. Amamek eta bilobek kolektibo bat osatzen dutela esango nuke, antzeko iruditegia dutelako”.

Emakumea eta baserriaren inguruan murgildu da 81 Amama dokumentala, baina Ieregik ez du dokumentu soila egin nahi izan. “Lan subjetiboa egin nahi nuen, esku-sartze nabaria, nik eraikitako diskurtsoa baita. Baserria inguratzen duen bukolikotasunetik aldendu nahi nuen”. Suntsitutako baserri zaharrak edota industrializatutako landak erakusten ditu Ieregik.

Elizondon, Anoetan eta Ondarroan erakutsiko dute dokumentala, hurrengo asteetan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Azpiegitura kulturalak
Bizkaiko Diputazioak abiatu du Urdaibaiko Guggenheimarentzat lursailak erosteko prozesua

Muruetan 32.000 metro karratu erosteko asmo dauka Bizkaiko Diputazioak, besteak beste Urdaibain Guggenheim museoa eraikitzeko.


2024-02-28 | ARGIA
Urdaibaiko Guggenheim proiektuaren aurkako ekimenak ez dira eten

Urdaibaiko Guggenheimen proiektua bi urtez etengo dutela iragarri zuten urtarrilean Lakuak eta Bizkaiko Aldundiak, baina museoa eraiki ez dadin borrokan jarraitzen dute ekintzaileek. Futuro Vegetal aktibista klimatikoen azken ekintza eta Guernica Gernikara taldeak antolatu duen... [+]


Ogi-apurrak Afrika espoliatuarentzat

Ghana, 1823. Ashanti Inperioaren eta britainiarren arteko lehen gerra hasi zen. Guztira lau gerra izan ziren bien artean, eta gatazka 1901 arte luzatu zen. Lehenago, europarrek herrialdeko Urrezko Kosta kontrolatzen zuten. Baina 1807ko esklabotzaren abolizioaren ondorioz,... [+]


“Kable bilketa” gisa definitu du EH Bilduk Guggenheim Urdaibai proiektua bi urtez gelditzeko erabakia

Busturialdea eskualdeko hainbat alkate eta zinegotzi bildu ditu EH Bilduk Gernikan emandako prentsaurrekoan. Idurre Bideguren senatariak adierazi du neurria EAJren “kudeaketa eredu zaharkituaren beste adibide bat” dela.


Eguneraketa berriak daude