argia.eus
INPRIMATU
Euskaltegi Sarea sendotzen Darabilbori esker
Unai Brea @unaibrea2 2014ko urriaren 01a

Hirian dauden euskaltegi guzti-guztiek osatzen dute Bilboko Euskaltegi Sarea. “Beti batu izan gara euskararen aurkako erasoei eta holakoei aurre egiteko”, diosku Aitor Argotek, “baina Darabilboren kasuan, elkarlan hori zer edo zer sortzeko izan da; ez dut esango Darabilbori esker jarri dela martxan Sarea, baina bai Darabilborengatik indartu dela”.

Darabilboren haritik tiraka, kezkak agertu dira: euskararen erabilera Bilbon, berbalagun taldeak... Ez dira kontu berriak, baina orain, behintzat, horien gainean hitz egiteko maiztasun finkoz elkartzen hasi dira Euskaltegi Sareko kideak.