Street punk jarrera

  • ARKADA SOCIAL :: Hil orduko bizi

    Mauka musikagintza, 2013

Arkada Social Arrasateko (Gipuzkoa) street punk talde bat da. Gero eta ezagunagoa egiten ari da, eta gero eta zale gehiago ditu, egiten duena ederki egiten duelako. Taldeak eskarmentu handia du, 1997an sortu baitzen. Taldekideak, aurretik, Des-Kontrol, Jukebox, Cool Circus eta beste hainbat taldetan aritu ziren.

Hil orduko bizi lanaren aurretik, Arkada Social taldeak Sin sufrimiento no hay gloria (Brixton Records, 2003), Para siempre (autoekoizpena, 2006) eta Beste istorio bat (Mauka, 2012) CDak, eta Zuzenean DVDa (autoekoizpena, 2008) kaleratu ditu. Lan horiei erreparatuz gero taldeak bilakaera izan duela nabarmena da. Urteotan, entseguz entsegu eta emanaldiz emanaldi bere doinua ongi findu eta sendotu baitu.

Lan berrian soinu mardula, sendoa gauzatu dute. Gitarrak dira nagusi, eta gitarren doinuen gainean, Hodeiren ahots urratua eta gainerako taldekideek egiten dituzten koruak nabarmentzen dira. Kantuak indartsuak eta zuzenak dira, apaindura handirik gabe moldatuak, baina ongi landuak.

Arkada Socialek street punk edo Oi! doinuak jotzen ditu, baina punk melodikoaren, punk rock azkarraren, ohiko punk alemanaren, eta Cicatriz, Vomito eta 80ko hamarkadako Euskal Herriko beste zenbait punk talderen ukituak antzeman daitezke haien kantuetan. Joera horiek guztiak ederki uztartzen dituzte, eta Arrasateko Oi! tradizioaren zaleak direla nabarmena da.

Hitzetan, taldekideek beren haserrea transmititzen dute. Kritika eta salaketa egiten dute. Besteak beste, Espainiako Estatua eta armada, polizia, kartzelak, ustelkeria eta gorbatadun lapurrak dituzte hizpide. Gordin mintzo dira. Bizitzaz –“Bizitzak estropezuak jartzen dizkizu bezperan, gaur argia ikusteko leizearen amaieran, horregatik bizitzari gogor eutsi” (Hil orduko bizi)–; laguntasunaz –“Igarotako denborak persona orori dagokion lekuan jartzen dio eta horregatik agur eta besarkada bat baina laban batekin” (Agur lagun); borrokatzeaz –“Ez egon besteek egingo dutenaren zain, ez egon besteek bidea hasteko zain, heldu da eguna, gaur da unea kaleak oldartzeko” (Eguna argitu da), “Gaizki zaudenean lagun etorri nigana, nik emango dizut eta behar duzun indarra, piztu ezazu berriro bizitzaren garra, borrokatzea baita dagoen bide bakarra” (Etorri nigana)–; eta presoei eta iheslariei buruz – “Aurrera egin beharrean atzera goaz! Guk ere ez ditugu nahi argazkietan, etxean nahi ditugu” (Ez gaude denok)–.

Hodei Beitia (baxua eta ahotsa), Julio Hernandez (bateria eta ahotsak), Brian de Inda (gitarra) eta Mikel Arriaran (gitarra eta ahotsak) dira Arkada Social taldeko kideak. Lana osatzeko zereginetan, haiekin batera aritu dira Haritz Harreguy (soinu teknikaria), Juan Hidalgo (masterizazioa), Iagoba Domingo (diseinua), Javier Bergasa (azaleko ilustrazioa) eta Josu Txintxurreta (argazkia), eta denen artean oso lan txukuna egin dute. Grabazioa eta ekoizpena ederki eginak daude, eta CDaren aurkezpena ikusgarria da.

Street punk doinuak maite dituztenek atsegin handiz entzungo dute Arkada Social taldearen Hil orduko bizi diskoa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Diskoak
2022-11-27 | Iker Barandiaran
Bizi(g)arria

Harritu nau –zentzu onean– proiektu berri honek. Adiera edo zentzu asko ditu hitzak eta Bergaran Aitor Aldanondok harri baten inguruan sortutako honek baditu hainbat. Urteetan hartutakoa –bizitakoa– nolabait atera nahi izan du lan honetan.

Ibilbide... [+]


2022-11-20 | Xalba Ramirez
Zintzo izatearen fantasia

Eñaut Elorrietaren inguruko dokumental bat egin zutela-eta, Tabakalerara gonbidatu ninduten orain bizpahiru aste. Gustuz hartu nuen lagunarteko estreinaldirako gonbita, baina zinema aretora hurbiltzean jende asko hasi nintzen topatzen; hor Paul eta Itziar, hor Sarri, hor... [+]


2022-11-06 | Iker Barandiaran
Katuek baino ertz gehiago

Batzuetan elementu asko elkartu behar dira aurreikusi ez duzun emaitza bat ateratzeko. Hori gertatu da nolabait Gernika eta Bermeo artean sortutako Feline taldearekin. Primeros Auxilios punk taldeko Iñaki Baini-k etxean elektronikarekin jolasteari ekin eta maketa batzuk... [+]


2022-10-30 | Xalba Ramirez
Gustuko lautadan nekerik ez

"Hemen, errebelazio bat bezala, espazioa eta denbora argiago ikusten dira". Miren Narbaiza bueltan da berriz, eta eskerrak. Eszenak eman duen kantugilerik berezienetako bat da Narbaiza. Kanta berriak nola gobernatzen dituen ikustea besterik ez dago.

Zeren, sortzaile... [+]


2022-10-16 | Iker Barandiaran
Bi altxor eta sorleku bakarra: Buenawixta

Asko poztu nintzen Artza anaiek diskoetxe berria abiaraztearekin bat Barrakos-en maketa –non erosiko nuen, Boga tabernan?– berreskuratu eta biniloan ateratzeko asmoa zutela jakitean. Izan ere, aipatutako maketa –1990koa– gure musika historian oharkabean... [+]


Eguneraketa berriak daude