argia.eus
INPRIMATU
Urzainki'ko Azken Uskalduna
1967ko urriaren 29a
Maria Ezkerri elkarrizketa
Maria Ezker Anderia
Urzainki'ko Azken Uskalduna
Egun eder batian Urzainki'ko irian, Erronkari'ko ñottoenian, egon gara. iri honek du arrizko eliz zar bat orain guziz berriturik, frontoi andi, ikasgu eder eta Salbatore Ama Birjinaren Ermita. Guzia atze artian, egotxaren altian. Zubi zarra orai dra anitx urte lurreratu zein eta oraikoa itsusi da, zementozko.
Ene lein artikuloan erran nion bikala, Erronkari'n uskara galtan dago. Urzainki'n emakume uskaldan bere alte dago. Nork obroago eztaki uskeraz. Kan zegon eliz bortan iriko apezereki ni eltu nindenian.
–Zer moduz, tia Maria? (kan emakume guziuer tia erraitan zazkabei).
Maria Anderiak boti eta besteari begiratan zaiku eta bere begi dandu argietan arrigarrizko tximist bat ekustan da.
-Anitx onki eta zu?
-Eta osagarria nola dia?
--Anitx onki ere bay
–Ba dia beste uskaldanik Urzainki'ni
–Ez, ez ni solo keben, Guziak il dra, guzink. Anitx uste igar dutut uskaraz ele-erran bage, elik ez.
–Uztarrotze eta Izaban egon naz uskaraz ele-erraitan.
-Iri ketan bai, bai.
–Zu kain onki ekustan alegratan naz, tia Maria.
–Eskarrik anitx eta berriz xin artio.
–Ekusi artio.
Kor doatza tia Maria, bere etxiara negia igartra uskaraz ele-erran ba ge. Berarekin eramaitan du Urzainki'ko uskara guzia.
Geroago, iriko zubian bizpor nexkaxier kontia kontatan dur erranaz gare alke uskara iltan bada. Nexkaxi kuek uskara ikastako borondatia bitei negu kontan ikasen dei eta azken emakume uskaldunari, il bino lein, uskaldun berriren eskia emonen dabei.
Urzainki'ko eliza, ermita, ikasgua, mendiak... baia bitxirik ederrena uskara. "Ari koropilatua ezta sekula oso". gentiak erraitan den bikala. baia..
Jose Estornes Lasa

Erronkari'ko euskera ez da ilko. Egun otan begira zer idazten digun irakurle batek: "Erronkari aldean muturra sartua naiz eta eak bezain ongo ango mintzaira ikasi naiko nuke". Badakigu bear bearrezkoena erriak euskera jakitea ta itzegitea dela. Baino ez dugu alde batetara utzi bear jakin eta aztertu ta sakondu nai dutenen borondate ona. Beak jarriko dute euskera jakintza bidean.
1

GaiezHizkuntzaEuskaraBesteak
PertsonaiazEZKER1
EgileezESTORNES1Hizkuntza