Pablo Berasteguik ez daki euskaraz, but who cares?

Aurkeztu dute Pablo Berastegui Donostia 2016ko zuzendari orokorra eta mundu guztiak sinetsi duenean hiriburu kulturalaren kontuekin lasaitasun pixka bat izango genuela, datu inportante bat hasi da zabaltzen sare sozialetan.

Albisteak hainbat twitterlariren erantzuna ekarri du:

@JosebaAlvarez: “Aho batez izendatu den Donostia 2016ko zuzendari berria Pablo Berasteguik ez daki euskaraz eta, beraz, ez du euskal kultura zuzenean ezagutzen. Lotsa!”.

@Kaltzakorta: “Donostia 2016ko zuzendariak euskaraz jakin ez, eta oraindik ere “egokiena” bera dela dio Donostiako alkateak”.

@Umerez: “Aho bete hortz utzi nau Donostia 2016ko zuzendari berriak euskaraz ez dakiela jakiteak”.

@Batistezeiza: “Euskaraz ez dakien pertsona, @DSS2016-rako zuzendari berria. Ahobetez, eta udalaren oniritziarekin. Toma Ya!”.

@EiTBKultura: “Pablo Berastegui Donostia 2016ko zuzendari orokor berriak proiektuan konfiantza berreskuratu behar dela nabarmendu du bere aurkezpenean”.

Beraz, badugu istilua berriz ere: gaiaren larritasuna ikusirik, orain arte 2016ari markajea egiten aritu diren interes taldeek eta hedabideek lepora salto egingo diote Fundazioaren Patronatuari. Seguru.

Pentsatzekoa da, bere garaian Itziar Nogerasek ingelesez ez zekiela gorriz azpimarratu zuten gisa berean hasiko direla espantuka gure euskara maiteak ez duelako bonberoen egoitza zaharreko master and commander berriaren mingainik probatuko.

Edo akaso ez. Akaso inporta duena ingelesez jakitea da eta who cares Berasteguiren gaitasun linguistiko faltaz. Lauzpabost euskaltzaleri –fucking basque talibans– baino ez zaie irudituko, demagun, blog batean lerro batzuk alferrik botatzeko moduko gaia.

Ondorengo erreakzioak

Sortu alderdiko bozeramaile Hasier Arraizek “akats” gisa definitu du Berasteguik euskaraz ez jakitea.

Gaiaz galdetu diote Berasteguiri berari eta El Mundok jaso duenez, zuzendari berriak adierazi du “eskuzabalak eta irekiak” izan behar dugula “Euskadi naturaltasunez Europan egon dadin”.

Donostiako Udalak El Diario Vascori adierazi dionez, euskarak 2016ko proiektuaren ardatz izaten segituko du. Udalak gogora ekarri du kultur hiriburuaren bulegoan langile guztiek dakitela euskaraz, aholkulariren batek salbu.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


ASTEKARIA
2014ko irailaren 21a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#5
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Eguneraketa berriak daude