argia.eus
INPRIMATU
Apple Watch ordularia, osasuna negozioaren muinean

Joxerra Aizpurua Sarasola 2014ko irailaren 18a
Apple

Apple konpainiak, beste askotan bezala, jendeak egunak ilaretan igarotzea lortu du irail honetan. iPhone 6 izan da izarra, baina horrekin batera ordulari bat iragarri du enpresak: Apple Watch.

Googlek Google Glass betaurrekoak iragarri zituen orain urtebete, eta orduz geroztik jakin izan dugu Apple eta Samsung ere gailu berriak merkaturatzeko asmoa dutela.

Azkenik, Apple izan da aurrea hartu duena. Googlek betaurrekoekin egin nahi du bere negozioa, eta sagarraren konpainiak, berriz, ordulariak jarriko ditu salgai. Erloju berezi honek tentsio arteriala, hidratazioa, bihotz taupaden abiada, glizemia maila eta abar neurtuko ditu. Datuak ordulari batean erakusten dira, eta horiek jasotzeko erabiliko den teknologia medikuntzan erabiltzen dena baino aurreratuagoa izango omen dira; beste hitz batzuetan esanda, inork ez daki zenbat milioi dolar inbertitu dituen Applek teknologia horren garapenean.

Ordularia 2015ean kaleratuko dute, 300 euro inguruko prezioan.