Seaskan 137 ikasle gehiago, haize kontra bada ere

Seaskak 2014-2015 eskola sartzearen datuak eskaini ditu: 3.220 ikasle ikastola guztiak kontuan hartuta, iaz baino 137 ikasle gehiago. Ikastetxeak haur-gaztez mukuru dira, nahiz eta Frantziako Estatuak eta bateko eta besteko herriko etxeek eskoletako ateak irekitzeko baino ixteko bultzadak eman.

Ziburuko haur eskola da kinka larrian dagoena. Irailaren 15ean obrak hasiko dituzte Seaskak 12 haur bungalowan dituen lur eremuan. Guy Poulou Ziburuko alkateak ohartarazi du Seaska: obrak hasiko dira eta ikastolarentzako tokirik ez dago. Irtenbiderik ez du proposatu, isuna bai, haurrak ikastolara eramaten jarraitzen badute. Isunaz gain, ura eta argindarra moztu dizkiete. Kazetariei erantzuten, bere etxeko atarian irudikatzen dut Poulou, irribarrez esanez: “Ni baino gehiago zinetela uste al zenuten ba?”.

Seaskak esan du haurrek eskolara joaten jarraituko dutela, eguneko behar dituzten 200 euroak (100 euroko isuna eta argindarra sortzeko makinaren alokairua) ordainduko dituztela. Han segituko dute aterabideren bat aurkitu arte.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Seaska
Jokin Pantxeska Etxebarria. Gerrako ume, aitaita
"Hiru aldiz esan dute gorria naizela, komunista!"

Irisarriko herrigunera sartu orduko, hantxe, etxe baten atarian, ikurrina eta estelada. Jokin Etxebarriaren bizitokia duzu. Gerrako ume izandakoa, hamaika ibilera –eta hamaika baino gehiago ere bai–, han eta hemen egindakoa. 92 urtek nahi beste bizitzeko aukera... [+]


2024-03-19 | Leire Artola Arin
Beskoitzeko ikastolari 2025era arte luzatu diote lurrak erabiltzeko baimena

Herriko kontseiluaren gehiengoa lurrak ikastolari beste urtebetez alokatzearen alde agertu da, eta jarraian auzapezak dimisioa aurkeztu du. Ikastolako gurasoei eta Seaskari hitzarmen berri bat aurkeztekotan geratu da herriko etxea.


Numeriko iraunkorraren eguna Baionako Estitxu Robles kolegioan

Martxoaren 6an numeriko edo digital iraunkorraren eguna ospatu dute Baionako Estitxu Robles kolegioan. Ordenagailu zaharrak berregokitzen ikasi dute eta Ilargikoop ikasle kooperatibaren berri jaso dute.


2023-12-19 | Leire Artola Arin
Peio Jorajuria, Seaskako lehendakaria
“Ezinezkoa da Beskoitzetik ikastola bat horrela kanporatzea”

Haserre mintzatu da Peio Jorajuria Seaskako lehendakaria, Beskoitzeko Herriko Etxeak astelehenean hartutako erabakiarekin. 51 haur dituen ikastolarekin hitzarmena eten du auzapezak, eta sei hilabeteren buruan debekatuta izango dute bertan eskolak ematea. Gurasoek harridura... [+]


2023-11-20 | ARGIA
Beskoitzeko ikastolaren alde ehunka euskaltzale bildu da

2.500 euskaltzale elkartu dira Seaskak eta Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak deitutako manifestaziora. Herriko etxeak ikastolaren eraikin berria egiteko eskariari jarritako trabak salatu dituzte eta Beskoitzeko ikastolako haurrei babesa eman diete.


Eguneraketa berriak daude