argia.eus
INPRIMATU
Neanderthalak bizikide izan genituen 5.000 urtez

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2014ko irailaren 03a

Oxfordeko Unibertsitateko ikerlariak buru dituen nazioarteko talde batek argitaratu berri duenez, Europan Neanderthalak eta Homo Sapiens Sapiens-ak batera bizi izan ziren luzaroan, 2.600dik 5.400 urtera bitarteko tartean. Besteak beste, EHUko Maria Jose Iriartek eta Alvaro Arrizabalagak osatutako lantaldeak erradiokarbono bidezko datazio sistema hobetua erabili du ondorio horretara iristeko, eta datu berria hominido espeziearen desagertzea argitzeko lagungarria izango delakoan daude. Oraingoz, ondorioztatu dute Neanderthalak ez zirela bat-batean desagertu; kronologia berriak espeziaren galbidearen patroia zehazten lagunduko du.