Garunean interkonexio gehiegi dute autistek

New Yorkeko Institutu Psikiatrikoko Jeffrey Liebermanek egin berri duen aurkikuntzak itxaropena sortu die autismoaren aurkako borrokan dabiltzanei.

Liebermanek dioenez, garunean nerbioen arteko konexio gehiegi badago autismoa sortzen da. Jaiotzean, umeek mota horretako interkonexio asko izaten dituzte, baina normalean, hazi ahala gutxitu egiten dira. Ez da horrela gertatzen autisten kasuan: haien interkonexioak mantendu egiten dira, eta horrek informazio gainkarga sortzen die garunean. Hala, informazioak ezin du era egokian zirkulatu.

Liebermanen lantaldeak adierazitakoaren arabera, interkonexio horiek gutxituz hobekuntza nabariak lortu beharko lirateke autisten egoeran.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Neurozientziak
2017-06-11 | Iñaki Mendiguren
Gaitzespenaz harago

Gure morala, justizia eta abar, aukeramenean oinarritzen dira. Gizakia libre da ongia edo gaizkia aukeratzeko; beraz, gaizkia egiten duenari zigorra. Ez ote da normala?


2017-01-15 | Oier Aranzabal
Leire Reguero. EHUko medikuntza irakaslea
"Interes komertzialek berebiziko eragina dute drogen inguruko legedian"

Leire Reguero Farmazian lizentziatu zen 2007an eta 2014tik irakasle atxikia da Leioako Medikuntza Fakultateko neurozientzia sailean. Azaroan Nature aldizkari entzutetsuan kannabinoideek memorian duten eragina aztertzen zuen artikulu bat argitaratu zuen beste hainbat... [+]


Eguneraketa berriak daude