argia.eus
INPRIMATU
Kaliforniakoak
  • Kaliforniakoak (1533-1848): Asun Garikano.

    Pamiela, 2013

Miel Anjel Elustondo 2014ko uztailaren 29a

Apirila, Hobe isilik, Parisen bizi naiz, Nevadako egunak, Pendrive, Euli-giro, Alferrik ez balitz… Balizko irakurleetan nork bere zerrenda egina du honezkero. Irakurritako liburuena, irakurri zain dituenena. Horietan, eta udako –eta noiznahiko–, liburu eta irakurketak haizatzen ari garenez, besteak beste Asun Garikanoren Kaliforniakoak irakurtzeko gomendioa egingo nioke irakurri gustu duenari. Kaliforniakoak (1533-1848) Euskaldunen lanak Kaliforniaren esplorazio eta kolonizazio garaian, Kaliforniaren historiaz bezainbat euskaldunez eta Euskal Herriaz jabetzeko eskuliburu bikaina zait, gure ikasleek Historia nahiz Literatura ikasgaietan barna derrigorrezko hezkuntza garaian nahitaez irakurri beharrekoa, eta, berebat, ikastetxeetatik aparte gabiltzanok ere arretaz irakurtzekoa. Hori eginik, liburu honen bidea osatzeko gomendioa egingo nioke balizko irakurleari, eta irakurri beharrekoen artean jarri Kaliforniakoak honen bigarren partea, Garikano beraren Far Westeko Euskal Herria.