Grial Santuetako bat lapurtu dute

Uztaileko bigarren astean Nanteos Kopa lapurtu zuten Ingalaterran. Adituek XV. mendekoa dela diote eta, beraz, mirariak mirari, ez dirudi Jesusek azken afarian erabilitako kaliza denik.
Uztaileko bigarren astean Nanteos Kopa lapurtu zuten Ingalaterran. Adituek XV. mendekoa dela diote eta, beraz, mirariak mirari, ez dirudi Jesusek azken afarian erabilitako kaliza denik. Nathaniel Dance-Holland

Ingalaterra, 1533. Henrike VIII.a Anne Boleynekin ezkondu zen Eliza Katolikoaren baimenik gabe. Orduan, parlamentuak Aita Santuaren aginpidea deuseztatu zuen eta erregea buru zuen Eliza Anglikanoa sortu zen. Henrikek abadetxe katolikoen aurkako jazarpen kanpaina abiatu zuen, ahalezko erresistentzia gunetzat baitzituen.

1539an, Glastonburyko abadeak monasterioko ondasun preziatuena hartu eta hainbat fraiderekin batera ihes egin zuen, erregearen mandatariak iritsi baino lehen. Hasieran, Cardiganshireko Strata Florida abadetxeak eman zien babesa fraide iheslariei. Baina erregearen atzaparrak bertaraino luzatzear zeudela, berriro alde egin behar izan zuten. Galeseraino joan ziren eta Powell familiak Nanteos etxaldean eman zien aterpe fraideei eta zeramaten altxorrari. Altxor hura, berez, olibondo egurrez egindako edontzi zati bat baino ez zen. Kontua da Jesukristok azken afarian kopa horretatik edan omen zuela eta hura hil ondoren Arimateako Josek Britainiara eraman omen zuela. Grial Santua zela, alegia.

Nanteos Kopa –hala esaten zaio– izen bereko etxaldean geratu zen mendetan, eta erromesaldi gune bilakatu zen ia, egur puskak sendatzeko ahalmena omen duelako. Azken urteetan kopa Steadman sendiaren eskuetan egon da, banketxe bateko kutxa gotorrean gordeta. Baina berriki, ontziak sendatze jarduerari heldu dio berriro, eta uztaila hasiera arte gaixo dagoen emakume baten etxean egon da, Weston-under-Penyard herrian (Herefordshire, Ingalaterra). Itxuraz, kopak ez zuen emakumearen osasunean eraginik izan eta ospitalera eraman behar izan zuten. Emakumea, ez kopa.

Jabea kanpoan zela baliatuta, lapurrak emakumearen etxera sartu ziren uztailaren 7a eta 14a bitartean eta Nanteos Kopa ostu zuten. Orduz geroztik West Merciako poliziak, film epiko bateko protagonistak bailiran, Grial Santuaren bila dabiltza, ustezko Grial Santuaren bila, behintzat. Izan ere Nanteos Kopa aztertu duten adituek XV. mendean datatu dute pieza. Henrike VIII.aren jazarraldia baino mende bat lehenago, eta Jesus Nazaretekoak azkenekoz afaldu eta 1.400 urtera.

Erdi Arotik baxera zabala osatzeko moduko orotariko ontzi, kopa, plater, katilu eta azpilak izendatu dituzte Grial Santu: O Cebreiroko Grial Santua, Antokiako kaliza, Genoako Sacro Catino katilua, Ardagheko kaliza, Hawkstone Parkekoa... Eta baxeran pieza bat falta izanez gero, ziur berehala beste batek ordezkatuko duela. Urrutira joan gabe, joan den martxoan Margarita Torres eta Jose Miguel Ortega del Río historialariek benetako Grial Santua Doña Urracaren kaliza dela eta Leongo San Isidoro kolegiatan ikusgai dagoela jakinarazi ziguten.


Azkenak
Jaioberrien orpo-proban gaitz gehiago aztertzera behartuko du Osakidetza Espainiako Gobernuak

Jaurlaritzari koloreak atera dizkio Espainiako Gobernuak: Osakidetzak iragarri berri duenean jaioberriei egiten zaien orpo-proban hamalau gaitz antzeman ahalko direla aurrerantzean, gutxienez 22 gaitz behatu beharko ditu, Madrilen aginduz. Nafarroak dagoeneko 30 gaixotasunen... [+]


2024-04-24 | Juan Aldaz Arregi
Athletic zuri ta gorria, zu zara nagusia, baina zertan?

Gizonezko futbol profesionalaren gaitasun (im)mobilizatzaileari buruzko hausnarketa soziologikoa (artikulu hau EHUren Campusa aldizkariak argitaratu du)


Neskak eta ikasketa zientifikoak: 6 urteetatik unibertsitatera bitarteko harreman gatazkatsua

Neskek gaitasun matematiko eta zientifikoekiko txikitatik duten pertzepzio, autopertzepzio eta bizipenen eraginez, zientzia arloko ikasketei muzin egin eta bestelako karrerak aukeratzen dituzte. Hala dio ikerketa berri batek.


Gazara bihar abiatuko dela iragarri du Askatasunaren Ontzidiak, Israel, Alemania, Erresuma Batua eta AEBen “presioen” gainetik

“Azken egunetan” hainbat herrialderen ordezkariak Turkian izan direla salatu du nazioarteko ekimenak, Erdoganen gobernua presionatzeko ontzidia ez dadin itsasoratu. Askatasunaren Ontzidiak adierazi du ez duela “onartuko” debekurik, eta apirilaren 24an,... [+]


Eguneraketa berriak daude