Eskozia eta erreferenduma hobeto ulertzeko

  • Eskozia. Independentziara bidaia XXI. mendeko Europan: Xavier Solano, Robin McAlpine, Txente Rekondo.

    Independentistak, 2012

Datorren azaroaren 9an Eskoziak erreferenduma egingo du erabakitzeko independente izango den edo Erresuma Batuan jarraituko duen. Euskal Herritik oso gertutik jarraitzen ari gara Eskozian gertatzen ari den guztia, baina ez dakigu askorik Eskoziari buruz, bere historia, ekonomia, kultura eta gizarteaz. Liburua elebiduna da –eduki bera erdia euskaraz (123 orrialde) eta beste erdia gaztelaniaz (126 orrialde)– eta nazio hura bizitzen ari den prozesua hobeto ulertzen lagunduko dio hedabideen informaziotik harago joan nahi duenari.

1706an egin zuten bat estatu berean Eskoziak eta Ingalaterrak eta orain banatu egingo dira eskoziarrek hala erabakitzen badute.  Xavier Solano Scottish National Partyko aholkulariak eskaintzen digu egungo Eskozia ulertzeko oinarrizko informazioa: historia apur bat, XXI. mendeko gizarte eskoziarraren  ezaugarri nagusien azalpena eta erreferendumaren arteko bidearen nondik norakoak. Eskoziaren oinarrizko ikuspegi orokor bat hartzeko oso baliagarria.

Bigarren zatia Robin McAlpine, Isobel Lindsay-k eta Ben Wrayk idatzi dute eta prozesu honen iragana, oraina eta gero ulertzeko klabeetan sakontzen da. Eskoziako nazionalismoaren bilakaera, estatu britainiarren gainbehera, Eskoziako eskumenen berreskuratzea eta estatu britainiarra eta Eskoziaren arteko harreman ekonomikoen berri ematen da, petrolioak sortutako dirutzari arreta berezia jarriz.

Azkenik, Txente Rekondo nazioarteko analistak autodeterminazioa eta erabaki eskubidearen inguruko legedia nola dagoen jorratzeaz gain, Eskoziako independentzia prozesua Europan nola txertatzen den aztertzen du eta XX. mende amaieran eta XXI. mende hasieran Europan eman diren independentzia olatuen berri ematen du.


ASTEKARIA
2014ko abuztuaren 03a
Azoka
Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude