Dena egiteko

Lipuarengandik ihes egiten den bezala aparatutik aldendu nahi izan zaizkigu, itxuraz, Espainiako Alderdi Sozialistaren idazkaritzako hautagaiak. Politikagintzak eraman duen burubideak horretan utzi ditu politika bera eta alderdia, egindakoen ardura, ondo egindakoena barne, azaltzeko lotsatan. Badirudi orain artekook behar zen lekuan eta moduan egon ez bagina bezala gertatzen ari dela denbora berrien atari behar omen deskreditu garai hauetan.

Aparatuak berak ere bare eta mantso irudia, ez politikoarenak, agertu nahi izan dio gizarteari baina hautagaietako bati larrutik ordainarazi diola esango nuke. Hirugarrenak aparatuaren antagonista nagusia zirudien, alderdiaren ertz kanpoaldekoa; bigarrenak aparatua ukatu behar izan zuen sinesgarritasuna irabazi nahian, aski ez balitz bezala hura derrigortu izana militanteen boto zuzeneko hautes-prozesua ekitera; lehenak eta garaile atera denak zirudien kontinuismoaren eta aldaketa kontrolatuaren berme, aparatuaren aldekotasun ezkutuko baina disimulagaitza medio.

Hala joan dira lehen pausurako ezinbestekoak ziruditenak, gidari berri bat aurkitzekoarenak. Egina dago. Baina zail da hiru aukerek zituzten ezberdintasunak bereiztea eta hiru diskurtsoen eduki eta programen arteko aldeak, baldin badaude behintzat, bereiztea. Badago bada denbora berrien irudia eta hotsa jarriko diena, idazkari nagusia. Orain diskurtso eta jarrera berriak zein diren ikusi beharko da benetako aldaketa dela frogatu ahal izateko.

Ortodoxia instituzionalak ia itotzera ekarri dugun alderdi sozialistak eginkizun dezente dauzka aro berri honetarako. Alderdiaren eta erakundeen erregenerazio garden bat gabe irauten ere lanak izango lituzke gertatuko denik ez dirudien eskuinaren porrot edo kataklismo ustekabeko bat ezean. Herritarron konfiantza berreskuratzea ezinbestekoa du.

Ez populista, ez erradikalkeriazkoa eta ez nazionalista den diskurtso ezkertiarra eraikitzeko ekarpenak egin beharko ditu, Europan horretarako erreferentzia politiko eta intelektualik ikusten ez den sasoi honetan. Espainiako nazionalismoekin nolako solaskidetza izan definitu beharko du, eta PPren nazionalismoarekiko nolako tartea mugatu. Beste alderdiek buruen hautu zuzena egiten hasten diren arteko denbora dauka, ekonomiaz, Kataluniaz eta ETArik ez dagoenerako proposamen politikoak pentsatzeko.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude