Euskal Herriko 100 herri hondamendi eremu

  • Ipar Euskal Herriko eta Nafarroako herrietan izandako uholde larrien ondoren, kalte-ordainak jasotzeko bide gorabeheratsuari ekin diote erakundeek, herritarrek eta laborariek.

Mauleko etxalde bat urak harrapatuta. Hainbat herritako azienda Baionako bokaleraino eraman zuen Aturrik uztailaren 4an.
Mauleko etxalde bat urak harrapatuta. Hainbat herritako azienda Baionako bokaleraino eraman zuen Aturrik uztailaren 4an.

Uholdeen kalteei aurre egiteko, Frantziako Ministro Kontseiluak hondamendi natural izendapen lasterra ezarri du Ipar Euskal Herriko eta Biarnoko 102 herritan. Prozesura horrekin, diru-laguntzak lehenbailehen jasotzea espero da.

Uztailaren 3an euriteek egoera larrian utzi zituzten Nafarroa Beherea, Zuberoa, Lapurdi eta Nafarroako hainbat herri. Arhantsusin 84 urteko gizon bat hil zen urak eramanda. Ura etxe askotan sartu zen eta Baigorri eta Donibane Garazi artean zenbait lagun teilatuetatik atera behar izan zituzten. Telefono lineak, elektrizitatea eta errepide ugari ere moztu zituzten uholdeek.

Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorrak 10,2 milioi euroko laguntza onartu du Baionan egindako batzar berezian. Bost milioi izango dira bideak eta zubiak konpontzeko, lau milioi eraikin publikoentzat eta beste milioi bat elkartasun funtsera joango da. Horrez gain, 200.000 euro bideratu ditu bereziki kaltetuak izan diren pertsonak laguntzeko.

Laborarien zorigaitza

“Laborantza zorigaitza” izendapena lortzeko lanean ari da Pirinio Atlantikoetako Laborantza Ganbara, baina horrek denbora beharko du. Ipar Euskal Herriko Laborantza Ganbarak izendapen horretatik etor daitezkeen laguntza gehigarrien premia azpimarratu du. Zenbait aditu uholdeek harrapatutako etxaldeak bisitatzen izan dira eta telefono zenbaki bat ere jarri dute martxan.

Mixel Larralde Donaixtiko auzapezak egoera “biziki makur” zela azaldu zion uholdeen biharamunean Irulegiko Irratiari –herritarren testigantzak biltzen aritu zen hedabide bakarrenetakoa–. Larralderen esanetan etxalderen batek “ardi tropa guztia” ere galdu zuen herri horretan.

4 milioi euro Baztanen eta Luzaiden

Nafarroako Gobernuak lau milioi eurotik gorako kalteak zenbatu ditu Baztaneko eta Luzaideko inguruetan. Azpiegitura-kalteak konpontzeko 1,6 milioi beharko dira eta Tokiko Inbertsio Planaren bidez egingo dira konponketa-lanak.

Madrilek legea aldatu zuenetik hondamendi-eremu izendatzea ez da posible, eta horren ordez, Espainiako Gobernuak diru-laguntzak banatzen ditu egun. Nafarroako Gobernuak aparteko diru-laguntzak jasotzeko eskaera egingo dio Espainiakori. Baztanen hamahiru zubi hondatu ditu errekak eta hornikuntza eta saneamendu sareak ere konpondu behar dira. Luzaiden, berriz, gutxienez 500.000 euro beharko dituzte euriteek puskatutako harri-lubetak eta bideak konpontzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Uholdeak
2023-08-28 | Ilargi Manzanares
Duela 40 urteko uholdeei emandako erantzun herritarra omendu dute Bilboko Konpartsek

Elkarlan Uholdea kanpainaren ekitaldi nagusia egin dute larunbatean. Elkarlanari eustera deitu dute, Lurraren beroketaren ondorioz ugaritu litezkeen muturreko klima gertakarien aurrean.


Alfredo Ollero Ojeda
“Ibaiak haien ibilguetan gero eta sakonago hondoratzen ari dira”

Euskal Herria zeharkatzen dutenen artean ibairik handiena da Ebro. Haren ertzean mintzatu gara, Ollero bizi den Zaragozako sarreran, lertxunaren ibili geldoa, txorien kanta zoroa eta ibaiaren emari barea lagun, udaberria 33 gradura lehertu den arratsaldean, zorionez arbolen... [+]


Ereñotzuko eta Pagoagako inguruak ere hondamendi eremu izendatzeko eskatuko dute

Urnietako eta Hernaniko alkateek eta Ereñotzuko ordezkariak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin bilera bat egiteko eskatu dute. Bestalde, Bera, Lesaka eta Arano ere hondamendi eremu izendatzeko eskaria onartuko du asteazkenean Nafarroako Gobernuak.


2022-08-29 | Leire Artola Arin
Ekainetik gutxienez mila pertsona hil dira Pakistango uholdeen eraginez

Eurite handien ondorioz Pakistango 110 udalerri urak hartu ditu, eta lehen ministro Shehbaz Sharif-ek ohartarazi duenez, herrialdeko biztanleen %15ak pairatu ditu uholdeen kalteak: 33 milioi pertsonak.


Eguneraketa berriak daude