Eskubaloi jokalariak, top eta kulerotxoak janztera behartuak

  • Espainiako Eskubaloi Federazioak kargu hartu die emakumezkoen hondartza-eskubaloiko hainbat talderi, bikiniarekin ez jokatzeagatik, nazioarteko araudiak zehazten duen moduan. Kirol Kontseilu Gorenak, aldiz, ebatzi du edozein janzkera erabili dezaketela, neurria sexistatzat jo duten jokalarien aldarrikapenei erantzunez.

Nahi duten janzkerarekin jokatu ahal izatea aldarrikatu dute neskek, izan top eta bikiniarekin, edo kamiseta eta galtza motzekin. Kulerotxoak erosoago direla dioten horientzako traola sortu dute Twitterren: #PonteElTopTu
Nahi duten janzkerarekin jokatu ahal izatea aldarrikatu dute neskek, izan top eta bikiniarekin, edo kamiseta eta galtza motzekin. Kulerotxoak erosoago direla dioten horientzako traola sortu dute Twitterren: #PonteElTopTu

Hilaren lehen asteburuan gertatu zen. Suances (Kantabria) hiriko hondartzan egindako txapelketan emakumezkoen 22 talde aritu ziren. Haietatik 21 ohartarazi zituen Espainiako Federazioak, top eta kulerotxoen partez tirantedun kamisetak eta galtza motzak jantzi zituztelako. Datorren urtean jarriko da indarrean Nazioarteko Federazioaren araudia, eta Espainiakoak azaldu zuen hura betearaztea besterik ez zuela helburu.

Hamaika eragile agertu da neurri horren aurka, EAEko Eskubaloi Federazioa eta Emakunde kasu. Erabaki sexista dela salatu dute, eta ez duela zerikusirik jokalekuetan gailendu behar diren kirol baloreekin. “Erabakiak ez du helburu jokalariak erosoago egotea edo eraginkorragoak izatea euren zereginean, baizik eta euren irudia erakargarri egitea, berdintasun eta ez diskriminazio printzipioen kontra joanez”, adierazi du Emakundek.

Espainiako Kirol Kontseilu Gorena iritzi berekoa da, eta haren esku-hartzeari esker jokalariek nahi duten janzkera aukeratu ahal izango dute Estatuko txapelketetan lehiatzeko. Handik kanpo jokatu behar dutenean, aldiz, nazioarteko araudiari men egin beharko diote: sabela bistan eraman beharko dute eta azpialdeko bikiniak, alderik zabalenean, ez ditu hamar zentimetro baino gehiago izango. Aitzitik, gizonezkoek galtza zabalak jantzi ditzakete, belaunetik behera gehienez hamar zentimetro luze izan daitezkeenak.

“Ganadua bezala tratatzen gaituzte”

Kantabriako txapelketan aritu den María Ballester jokalariaren hitzetan, egiteko gai direna erakutsi nahi dute joko-eremuan, eta hain justu hori ikustera doa jendea hondartzara. “Bost axola du ederrago jantzita goazen ala ez”, adierazi du. “Oparituta ere ez genituzke arropa horiek jantziko. Lege berria onartezina eta arkaikoa da”.

“Emakume gisa, ganadua bezala tratatzen gaituztela sentitzen dut”, gehitu du 1997az geroztik hondartza eskubaloian ari den Loreto Ochando i Muriel jokalariak. “Zergatik jokatu behar dut kulerotxoekin? Zergatik behartzen naute modu jakin batean janztera, nahi dudana eskubaloian aritzea bada?”. Espainiako Federazioko presidenteari dei egin dio emakumezko kirolariekin bil dadin araudi “misogino eta matxista” horri buruz hitz egiteko. “Badirudi ez dugula ez ahots ez botorik”.

“Janzkera hori bat dator ingurunearekin”

Espainiako Eskubaloi Federazioko presidente Francisco Blázquezek, top eta bikinien inposizioa babesteko, jokatzen den tokiarekin “bat datorren” janzkera dela adierazi du: “Ohikoena da jendea hondartzara top eta bainujantziarekin joatea. Ez da sexismo kontua, baizik eta erosotasunari, estetikari eta lekura egokitzeko gaitasunari dagokion zerbait”


Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude