Hausnartu

Sumatu izan dut noiz edo behin bakarren bat haserre euskarazko “hausnartu” hitzarekin “gogoeta egin” adierazi nahi izaten delako: “Hausnartu? Behiak egiten du hori”, jenio biziz. Behiak egiten du, bai, arrazoirik ez zaio falta horretan, baina gauzak ez dira hain sinpleak, Itziar Lakari irakurri diogun arrazoibide batek erakutsi digunez.

Izan ere, mastekatzeko edo animalia batzuek jandakoarekin egiten duten aurrera-atzerako ibili hori adierazteko eta “gogoeta egin” adierazteko hitz bera erabiltzea ez da gure berezitasun esklusiboa. Ingelesez ere egiten da Chew aditzarekin, edo gaztelaniaz Rumiar aditzarekin, esaterako. “Ese está rumiando algo”. Kasualitate hutsa ote? Ez, agian, neurozientziaren esparruan egindako esperimentuek erakutsi digutena kontuan hartuz gero.

Zenbait esperimentuk erakutsi dutenez, izan ere, badirudi mastekatzeko ekintzak baduela ariketa kognitiboetan kontuan hartzeko moduko eragin bat, arretan eta memorian esate baterako. Mastekatzean aktibatzen diren burmuineko atalek arretarekin eta memoriarekin zerikusia omen dute eta, mastekatuz aktibatu baldin badira, ondoren eginen den ariketa kognitiboan lagunduko dute, horietarako martxan edo lanean jarri beharreko burmuin atalak dagoeneko aktibatuta daudelako, ongi ulertu badugu behintzat.

Espero ez genuen lotura eta azalpena ikus genezake, beraz, gure laguna haserre bizian jarri zuen “hausnartu” hitzaren esanahi bikoitz horretan. Eta, bide batez esanda, Orotariko Euskal Hiztegiaren arabera gutxienez duela 200 urteko dokumentuetan aurkitu ditzakegu hitzaren lekukotasunak, zentzu batekoak nahiz bestekoak. “Asmakeria” balitz ere, ez litzateke gaur goizekoa izanen.

Topikoak dioenez euskaldunok ohitura handia dugu gauzak mahai baten inguruan egiteko, bazkari batean edo sikiera mokaduren batekin lagunduta. Bilerak eta gogoeta-saioak ere behin baino gehiagotan egin ditugu horrela. Bada, itxuraz orain neurozientziak lagunduko digu ohitura hori zuritzen eta geure burua justifikatzen, jaki goxoak mastekatzen aritzeak gure gogo-jarduna indartu dezakeela azaldu baitigu. Diskriminazio ariketatxoren bat egin beharko dugu agian, ez baita berdin izanen babarrunaz eta odolkiz lagundutako gogoeta eta entsalada arin batez lagunduko dena; eta, bestalde, zientzialariei galdetu beharko diegu ea zurrutaren inguruan ere antzeko deus aurkitu ote duten, gure hausnarketak bizkortuko dituen mastekatzeko ariketa zein likidorekin lagunduko dugun erabakitzeko.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude