Joseph Guillotin (1738-1814) heriotza zigorraren aurkakoa zen eta Frantziako Biltzar Nazionalean zigorra bertan behera utz zezaten saiatu zen iraultzaren ondoren, alferrik. Ondoren, zigorra gauzatzeko modua leuntzen saiatu zen behintzat, eta ahalik eta oinaze gutxien eragiten zuen makina erabiltzea proposatu zuen: “Mekanismoa tximista bezain azkarra da, burua airean joaten da, odola bor-bor ateratzen da eta gizakiak izateari uzten dio”, azaldu zien biltzarkideei. Proposamena onartuta, metodoa berehala zabaldu zen. Gailuari Guillotinen izena ipini zioten, asmatzailea ez zen arren eta heriotza zigorraren aurka egon arren.