Kolore askotako azenarioak daude: morea, zuria, horia, gorria... K.o. I. mendeko iturriek azenario horiak eta gorriak aipatzen dituzte. Baina zabalduenak laranja kolorekoak dira, aldaera berriena izan arren. XVII. mendea bitartean azenario laranjarik ez zegoen, eta moreak ziren ohikoenak.
XVII. mendean, Herbehereetan, laranja koloreko azenarioak lortu zituzten hainbat mota gurutzatuta. Laranja Orange errege etxearen kolorea da, eta Herbehereetako monarken omenez sortu zuten aldaera. Kolore biziaz gain, azenario laranjek zapore ona zuten, arina eta gozoa. Gainera, Herbehereak merkataritza potentzia bihurtu ziren mende hartan, eta horrek ere lagundu zuen azenario berria besteen gainetik hedatzen. Holandak azenario kolorea duela pentsatzea, beraz, ez da erabat zuzena; azenarioek dute Holandaren kolorea. n