Mercadona ikur duen herri ereduaren aurka

  • Barañainen, herrian ireki nahi duten Mercadona saltoki valentziarraren aurka mobilizatu da bizilagun talde bat. Sestaon, haserrea eragin du hiri-antolamendu plana aldatu eta supermerkatuari lursail publiko bat saltzeko Udalak duen asmoak.

Mercadonak saltoki txikiei kalte egingo diela salatu zuten ekainaren 20an Barañainen egindako giza katean.
Mercadonak saltoki txikiei kalte egingo diela salatu zuten ekainaren 20an Barañainen egindako giza katean.

Mercadonaren proiektua “inposatu” duten Barañaingo UPN, PSN eta PPko udal ordezkarien herri eredua gogor kritikatu du bizilagun taldeak: “Eztabaidari muzin egin diote, auzokideen hartu-emanen aurrean harreman komertzialak sustatu dituzte, bertoko produktuei baino, inportatuei eman diete bide,  komertzio txikia desagertzeko arriskuan paratu dute eta aisialdirako egokitutako esparru publikoak saltoki handiei eskaini zaizkie”.

Herritarrek diote lau haizetara iragarritako 30 lanpostu berriak baino gehiago izango direla deuseztuko direnak. “Gainera ez dute esaten jada Mercadonako langile direnek izango dutela lehentasuna Barañainera mugitu nahi izanez gero. Bestetik, kaleratzeengatik jaso dituzten salaketak ezkutatzen ari dira. Diziplina gabezietan argudiatutako kaleratzeak dira, gaixotasun baja hartu izanari erantzuten diotenak”.

Salatu dute Mercadonak ez duela kontuan hartzen saltzen dituen produktuen jatorria: “Prezio baxuenak bilatzen ditu, produktu ahalik eta merkeenak eskaintzeko; inguruko ekoizleek ezin dituzte halako salneurriak onartu”.

Sestaoko orube publikoa, eztabaida iturri

Otsailean Sestaoko Udalak erabaki zuen hiri-antolamendu plana aldatzea, jabego publikoko 18.000 metro koadroko Mendietako orubea “enplegua sortu, ekonomia suspertu eta zonaldea urbanistikoki bultzatzeko” baliatu ahal izateko, EAJko zinegotzi Leire Corralesek adierazi zuenez. Jeltzaleek, PSEk eta PPk babestu zuten erabakia eta EH Bildu aurka agertu zen. Udalak emandako urratsak bidea erraztu zion lursaila begiz jota duen Mercadonari. Ekainean, ordea, Mendietako orubearen erabilera berriari buruzko eztabaida atzeratzea erabaki du Udalak, PSE, EH Bildu eta PPren aldeko bozka eta EAJren abstentzioarekin, informazio gehiago bildu eta adostasun zabalagoa lortzeko helburuz.

Proiektuak aurrera egingo balu, Mercadonak 7.000 metro koadro hartuko lituzke, eta gainerakoa urbanizatu egingo litzateke, Udaleko diru-kutxentzako gasturik eragin gabe. Bien bitartean, hainbat herritar mugitzen hasi dira eta Udalari eskatu diote Mercadona herrira ekartzeko erabakia birplanteatzeko. Mendietako lursaila erabilera publikorako egoitu dezala eskatu dute, hasiera batean iragarri zen moduan.

40 supermerkatu 6 urtean

Iaz ireki zen lehendabiziko Mercadona Nafarroan, Antsoainen. Aurten da irekitzekoa Gipuzkoako –eta EAEko– aurrenekoa, Irungo Txingudi merkatal-gunearen alboan. Datozen sei urteetan 45 supermerkatu zabaldu nahi ditu Hego Euskal Herrian.


Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude