Nazismoaren kutsurik nahi ez zuten autoak

Sir William Lyonsek Swallow Sidecar Company motorgintza enpresa sortu zuen 1922an
Sir William Lyonsek Swallow Sidecar Company motorgintza enpresa sortu zuen 1922an

Sir William Lyonsek Swallow Sidecar Company motorgintza enpresa sortu zuen 1922an, Coventryn (Ingalaterra). Bigarren Mundu Gerra amaitu arte kapotaren aurreko aldean SS inizialek osatutako ikurra (argazkian) zeramaten enpresako autoek, baina gerraostean logotipo hark merkatuan mesede eskasa egingo ziela pentsatu zuten arduradunek eta, nazismo kutsuak ahalezko erosleak uxatuko zituelakoan, enpresari izena aldatu zioten: Jaguar Cars. Kapotan metalezko felino oldarkorraren ikur ezaguna ipini zieten autoei. Gurean, aldiz, S bikoitzari eutsi zioten, besteak beste, Gipuzkoako autoen matrikulek (2000. urtea bitartean), eta Donostiako  armarriak, hala nola Realarenak.


ASTEKARIA
2014ko ekainaren 29a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#4
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Historia
Otziren tatuaje modernoak

1991n Alpeetan Ötziren gorpua aurkitu zutenetik, egoera oso onean kontserbatutako 5.000 urteko arrastoak ikerketa asko egiteko erabili dituzte. Hasieratik arreta eman zuten azalean zeuzkan 61 tatuajeek. Adituek uste zuten tatuaje horiek azalean ebaki txikiak eginda eta,... [+]


Sabbatai Zevi mesiasaren irakaspenak

Esmirna (Turkia), 1647. Sabbatai Zevi rabinoak (1626-1676) bere burua mesias izendatu zuen. Autoizendatze horrek ez zuen une horretan oihartzunik izan. 1651n Esmirnatik egotzi zuten eta hainbat urtetan Grezian, Trazian, Palestinan eta Egipton ibili zen, noraezean. Baina 1665an... [+]


Euskal Herriaren lehen atlas kartografikoa osatu dute

Ramon Oleagak eta Jose Mari Esparzak egina, 300 mapa dakartza Imago Vasconiae izeneko bildumak eta Interneten ere kontsultagarri dago. Euskal Herriaren historiaren bilakaera irudikatzeko eta "ikerketarako jatorrizko materiala izateko" ezinbesteko tresna sortu dute... [+]


Eguneraketa berriak daude