argia.eus
INPRIMATU
Itziarko Auzo Udala

Denon Herria plataforma 2014ko ekainaren 25

Doinua: Iparragirre abila dela.

 

Auzoen nahia aurrera doa
ta jauntxoen tripa mina.
Herria eta Auzo Udala
ez dira gauza berdina.
Debar askon beldurrak
industria ta lurrak.
hau da egia gordina.
Demokrazia begien bistan
eta ikusi ezina.


Galdeketa bat auzo guztitan
jendean nahia galdetzen.
Unanimidadez baietz esan
ez dute errespetatzen.
IU ta PNV
EA oso bat gabe.
Jarri ezkero pentsatzen.
Demokrazia aipatu eta
ez ote dira lotsatzen?


Elkar bizitza degu helburu
herri bat eta zabala.
Behingoan argi dezagun denok
urteetako itzala.
Hau da gure bidea
gure eskubidea.
Uste deu normala dala.
Auzoen nahia hori delako
nahi dugu Auzo Udala.