Mozorroa erantzi

  • Jule Goikoetxea: Tractatus

    Susa, 2014

Jule Goikoetxearentzat humanitatea da zentzugabekeriaren gainean zuzen, tente ibiltzeko sofistikazio bat. Lerro zuzenari jarraitzeko ezgai, liburu bat idatzi du trinkoa eta tapitua, bihotzera baino burura apuntatzen duten jaurtigaiak botatzen dituena. Topikoak eta paisaia ezagunak alde batera utzi eta poesia bitala eta gartsua idatzi du. Arriskatu egin du, eta kontzeptualki berritzaileak begitandu zaizkit Tractatus honetako hainbat hausnarketa liberatzaile. Batzuetan ematen du tratatu logiko-filosofiko bat poesiaren baliabideekin eraikia, arean ezkorra baina errenditzen ez dena. Aitaren heriotzak eta inoiz desagertzen ez den maitasunak utzitako hutsunea ulertzeko modu bat ere izan ei da Tractatus, Tomas Goikoetxeari amultsuki eskainia.

Idaztearen –bizitzearen beraren– pribilegioa ospatzeko modu bat eta galdera sakonak egiteko aitzakia, biak dira era berean Tractatus. Eta jarraitzen ez baditut betiko bideak? Eta egiten badut zer edo zer desberdina? Eta etika berriak estetika berria beharko balu egoki espresa gaitezen? Erosokeriaren eta anestesiaren kontrako mendeku literario legez, topikoak ez du lekurik liburuan: “Biolentziaren/ ordena sinbolikoa/ aita da.// Amaren/ ordena sinbolikoa/ biolentzia da”.

Matriarkaturik gabeko patriarkaturik gabeko alderdirik gabeko akademiarik gabeko ezkerrik gabeko eskumarik gabeko liberazio bat da Tractatus. Haziz-haziz doan liburua da, aberastuz bidaiekin, sexuarekin eta amoralitate kontziente eta militante baten zapore gazi-gozoarekin. Urrun diren lekuetara eroango zaitu poesia erdi-enkriptatu honek, gauzak zuzenean barik zeharka eta bere baitan kiribilduz esatea nahiago duen estiloarekin, sinplismorik gabe.

Ordena iraultzeko eta salaketa egiteko bide aski zuzenak hautatu ditu poetak. Zaunken antzeko erritmoa dauka berba pisutsu eta kontzeptu jasoen poesia modu honek. Lerro laburrak dira nagusi, metafisikaz kargatuak. Testu bat arina ezin lortu daiteke ordea material astunokin, eta halabeharrez esperimentua nahasi xamarra gertatzen da, arean hotza egin zait. Horrek ez du esan nahi ez duenik perlarik oparitzen noiz edo noiz, beltz eta eder: “glaziar bat ere badaukat/ adimena bezain kolonizatua/ milaka urte eta gero/ niregain urtzea erabaki duena”. Dena dela ezkutuan geratzen dira, lastima, puzzle aberatsaren pieza batzuk, estetika hutsetik eta hitz hanpatuetatik landa gehiago arriskatu eta hiztegi xamurragoa, gura bada konbentzionalagoa, ez erabiltzearren.


Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude