Giza katea

Ez dakit Katalunian mugaz gaindikotasuna nola lantzen duten, lotura hautsi horiek osatzeko balioko ote duen prozesu politiko berriak, perpyniatarren eskurik ba ote zen giza kate izugarri hartan. Ez dakit hangorik, hemengoaz dakidana da herritarren kemena bereziki mugaz alde batean kontzentratu dela, eta aski berant ohartu garela gu ekimen horren dimentsioaz eta erabakitze eskubideak Iparraldean ere izan zezakeen garrantziaz.

Agian, erritmo politikoak ezberdinak direla oso barneratua dugulako, edo alde bateko dinamikak beste aldera pasatzerakoan halako aduana mental batek gelditzeko agintzen digulako; akats historikoak errepikatzeko ikara. Izango da tartean ez-ezagutze puntu bat ere. Eta baita Iparraldea hauteskunde giro etengabe batean murgildua ibili dela, hasi herriko bozetatik eta Europakoetaraino. Hori dena egia da, baina, hala izanik ere, uste dut bazuela garrantzia erabakitze eskubidearen mugaz gaindikotasuna lantzeak, eta baduela oraindik ere. Segur aski Iparraldekooi dagokigu kate horri begi bat eranstea, hark ere gu ikus gaitzan.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


ASTEKARIA
2014ko ekainaren 15a
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude