Jardiner, c'est résister


2014ko ekainaren 08an

Etxebizitzaren jabe izateko esperantza oraindik duten baionesek badute, doia deskart, azken El dorado: Séqué auzoa, azken urteetan osoki sortua. Eko-auzoa nahi luke eta perspektiba horretan eztabaidagai  izan da proiektua.

Bada baratze kolektibo tipi bat han: urbanizazioari errekuperatu behar izan gabe, urbanizaziotik salbatu den lur peza. Espantuko gauzarik ez bada ere, zirraragarria zaidan txokoa da.

Oihan bazterrean kausitzen da, haritzondo ikaragarrien maldan eta berriki landatu fruitu arbolondoen artean, hesi garbiz babestu paradisu zatia. Eden horrek badu Kolkhozetik, jabea herria da, probetxua erabiltzaileena eta autogestioan kudeatua da: inguruko bizitegietako jendez osatu komunitateak du kudeatzen. Aterpea denena da eta han pruntki lerrokaturik daude denen tresnak, sarde, aitzur eta oraindik enetzat funtzio sekretuko zenbait gauza, bakoitzak txandaka erabiltzekoak. Badira lur alor ttipiak, familiako bana, fizela txirikordaz zedarrituak. Inguruetan, lur sail pribatuen alboan, parte komunak dira, guziek guzientzat landuak. Noizbehinka, ametsarazten dit, hogei urte nituenean bezala, mundua alda daitekeela, sistema enpoildu eta antolaketa libertarioan gara gaitezkeela.

Gainera bada giro oso bat! Auzo artekoa, elkartasunezkoa, elkarrengandik ikastekoa. Alabaina, denak baratzezain hasiberriak, nehork ez du sekulakoa ateratzeko asmorik, galdetzen diogun gauza bakarra da zerbaixka eskaintzea, egin indarren truk. Denbora-pasako aitzakia da eta mundu nahas-mahasgarritik ihes egitekoa, eta bide batez, ekartzen du auzoko jende zenbaitekin trukatzea, birgizarteratzea hots. Dena da egitekoa oraino eta plazera da, goiz izanik ere eguzkiak jadanik kitzikatzen zaituela, izerditzea iraulen eta lur porroskatzen. Betegarria da lur gizen sailen artetik burua altxatu eta nihaur bezain ez jakituna (ignorantzia ere kolektiboa baita) den ondoko lur sailekoarekin hizketan aritzea: gauzak nola antolatu, ereiteko garaiak, bareen neurri ikaragarria.

Eta goxoa da amestea sukaldeko mahai iskinean, igande goizez, eguerdiko apairuko, nola bihikatuko dituzun zure ilar biribil teka bildu berriak, hazi berde bixiak ontziratu arau hauen berdura usain fresko lerdenak gela osoa zipriztinduko duela.

Lurra, autogestioa, indarra eta saria ukaitea, integratzea, ausatzea. Maila bat baino gehiagotan zoriona eragiteko tresna bat. Jardiner, c'est résister.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude