Giza katearen ekimena publikoki aurkeztu zuten Irungo Ficoban.
ANC eta Gure Esku Dago ikertzen ari zela esan zuen Guardia Zibilak, irailaren 11ko Via Catalanaren bezperan.
Herriz herri konpromisoak lortzeko mugimendua martxan.
Milaka lagun bildu ziren dinamikak “bidearen erdia” egina zuen egunean. Ordurako 22.000 lagunen babesa jasota.
Angel Oiarbide bozeramailearen esanetan 120 lan-talde zeuden osatuta herrietan.
Floren Aoiz, Gemma Zabaleta eta Juan Jose Ibarretxe erabakitzeko eskubideaz aritu ziren EHUko Paraninfoan.
Katalanek ekainaren 8an castella egingo duten Europako zortzigarren hiriburua izango da Iruñea.
Erabakitzeko eskubideaz hausnarketa plazaratu zuten hainbat lagunek: “Zer izango da Nafarroa? Nafarrok nahi duguna. Ezin daitekeena da beste batzuek gure ordez erabakitzea”.
Herrietako ekitaldietan parte-hartze gero eta handiagoa. Urbian, esaterako, ehunka lagun izan ziren giza katean.
123 enpresatako ordezkari sindikalen babesa (ELA, LAB, ESK, EHNE, Hiru eta Eilas), giza katearen kilometro bakoitzeko bana.
Euskal Herriko hiriburuetan, Bardeetan eta Berriozarren grabaturiko spot ofiziala sareratu zuten.
Datozen bi urteetako erronken berri eman du erabakitze eskubidearen aldeko ekimenak larunbatean Bilboko Kafe Antzokian. “Herri libre bat nahi dugu, mugimendua sortu nahi dugu, herria martxan jarri eta elkarlana bultzatu nahi dugu”, adierazi dute.
Gure Esku eta Nafarroa Berriz Altxa elkarteek ekimenak antolatu dituzte lasterketa Euskal Herritik igarotzen denerako. "Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea" aldarrikatu eta "muga artifizialak" auzitan jarri nahi dituzte, besteak beste.
Hiru emakume euskaraz zuzendu zitzaizkien ertzain batzuei, jatetxe batengatik galdezka. Polizietako batek erantzun zien euskaraz bazekiela baina ez zuela erabiliko, eta "popatik hartzera" bidali zituen. Ertzainari plaka eskatu zioten orduan, eta poliziak erdiko hatza... [+]