Europar Legebiltzar barreiatua

Europar Batasuneko Legebiltzarra  hautatu dugu eta aurreikusi behar da zer ekarriko digun datozen bost urteetan. Ziurrenik, Jean-Claude Juncker eskuindarrak eskuratuko du Europako Batzordeko buruzagitza eta orain arte egon denak, Barroso jaunak, egin duen lanaren oso antzekoa burutuko du, Merkelek eta lobby ekonomiko boteretsuek ez baitiote joko handirik egiten utziko. Beraz, austerizidioak jende txiroa jipoitzen jarraituko du eta klase ertainen gainbeherak ez du etenik izango.

Eta, zer gertatuko litzateke Martin Schulz sozialdemokrata hautatuko balute? Berdintsu. Nahiz Schulz eskuinaren “mailu” bezala saldu ziguten azken Legebiltzarreko lehendakari hautatua izan zenean. Baina hitz gogor samarrez gain, ez da gai izan EBko norabide neoliberala galgatzeko edo birbideratzeko. Hala ere, gerta daiteke bi alderdiek bat egitea EB gobernatzeko.

Izan ere, gogoratu behar dugu sozialdemokratak eta popularrak bat eginda daudela herrialde askotako gobernuetan, koalizioan. Alemanian bi alderdiek gobernatzen dute eta Europako periferiaren egoera tamalgarria gobernu horri egotzi behar zaio, austeritatearen sustatzaile nagusia bera baita, Europako Batzordeak, Europako Banku Zentralak eta Nazioarteko Diru Funtsak (NDF) osatzen duten Troikaren alboan. Grezian ere gobernuan bi alderdiak daude. Frantziako Estatuan Hollanderen sozialdemokratak eskuina bezain urruti joan dira jendarte gastuen murrizketetan. Eta abar.

Espainiako Estatuan, berriz, zein da bi alderdi nagusien arteko aldea ekonomia arloan? Ederki asko dakigu 2011ko abuztuan Zapateroren zuzendaritzapean bi alderdiek Konstituzio higiezina aldatu zutela finantza erakundeen ordainketei lehentasuna emateko aurrekontu publikoaren gastu guztien artean. Horrela, kobratzen lehenak izango dira bankuak eta gero hiritarrok, zergadunok. EAEn eta Nafarroan ere bat egiten dute ekonomia eta abertzaleen aurkako politiketan.

Bestalde, hauteskunde kanpainan isilik egon dira Merkataritza eta Inbertsioetarako Atlantikoko bi aldeetako Hitzarmen (TTIP edo ATCI) beldurgarriak gure artean izango dituen ondorioei buruz; kanpainako egun gehienak “matxismoa dela eta ez dela” aritu dira, gai horietan baitituzte aldeak, ez ekonomian non berdintsuak baitira bi alderdiak. Izan ere, Hitzarmen hori onesten bada, ondorio kezkagarriak izango ditugu ekoizkin transgenikoei eta beste hainbat elikagai kaltegarriri ateak irekiko zaizkielako. Multinazionalen mozkinak babestuta geratuko dira beraien murrizketak ematen badira estaturen bateko neurri politiko-ekonomikoak direla eta; kasu hauetan konpentsazioak eska ditzakete eta aurrekontu publikoek izango dute murrizketa horien erantzukizuna.

Hau guztia kontuan hartuta, EBko Legebiltzar berriak kemen ahula izango du Troikari aurre egiteko, dena kontrolpean baitaukate bi alderdi nagusiek eta horiek lobby aseezinen zerbitzuan. Hala ere, Legebiltzar hori bozgorailu bikaina izango da makroekonomian hartuko diren neurri kaltegarriak aireratzeko, erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko edo Espainiako demokrazia defizitarioa salatzeko. Horiek izango dira, besteren artean, alderdi txikiek osatutako taldeek egin dezaketena.

Beraz, Europar Batasunak bere agintari  ekonomikoek markatzen dioten bidetik jarraituko du, negozio handiak sustatuz eta horren ondorioz jendarte kohesioa ahulduz. Azken finean, bere legitimitatea eskasago bihurtuko da, kontatzen zizkiguten istorio miresgarriak ezerezean geratzen ari baitira.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude