Egun bat dirugabe bizitzeko instrukzioak

Duela ez asko, kontu korrontean 0 euro nuelarik eta enplegu perspektiba hurbilik ez, gorabeheraka bizi izaten nuen egunerokoa. Pertsona maiteen babes ekonomikoak eta familiak eman izan didan babes baldintzarik gabeak lagundu zidaten beste askorentzat  askoz muturragokoa den egoerari aurre egiten. Gorabeherek beraiekin ekarri ohi dituzte argi-ilunak, ilunean isolamendu mingarri zaizkigunak, baina argitara igoera sutsuagoak ere ahalbidetzen dituztenak, beharrizanak eta bizinahiak bultzatuta-edo. Halako goraldi batean eta auto zaintzari loturik, dirurik gabe egun bat nola biziko nukeen imajinatzeari ekin nion. Ez, inondik ere, pobretzen eta prekarizatzen gaituzten austerilketak eta politikak onartu eta ongizate sozialaren ardura norbanakoagan ezarriz, baina bai, ostera, norbere autonomiatik norbere eta besteen ongintzarako bideak asmatzeko asmoz. Hauxe izan zen dirurik gabe bizitzeko instrukzioen lehen hazia, eta denborarekin, hamar puntuko dekalogoa burutu nuen. Nola biziko zenukete zuek egun bat dirurik gabe? Ez da galdera txarra aldamenekoari egiteko, irudimena bizkortzen lagun baitezake eta irudimenarekin eguneroko berri bat antolatzen. Pertsonako dirurik gabeko egun balizko bat bada hortik zehar. Gure bizitzen alaigarri eta gorazarre izan daitezkeen egunak, baiki. Hemen paratzen ditut nireak gaur:

1. Irten kalera egunsentia aurretik. Kaleko horma batean pintada bat egin patxadaz. Pintadak mundua hobetzeko balio dezala, Violeta Parrak esan bezala: “Si yo levanto mi voz, no es tan solo por gritar”.

2. Joan lorategi publiko batera. Bilatu loreak eta zuhaitzak. Une horretantxe eutsi erlojuari eta erauzi. Beste denbora bat zabaltzen da orain eta denbora hau bere buruaz betetzen da akordeoi bat bezala.

3. Ibili hirian pentsamenduak ordenatzeko. Behin zalantza zenuena, gaur jarrera politikoa duzu: gauza onen gorazarre egin eta zoriona aukeratu. 

4. Deitu bihotza alaitzen dizuten lagunei. Ametsak eraikitzen dituzten lagunak, amets eneak, amets zureak, amets gureak. Zazpietan etortzekoak badira, laurak direnerako pozik egoten hasiko zara.

5. Aspaldiko ezagun batek kalean geratuko zaitu. Enpleguaz galdetu eta zure ustezko zeregin gabetasunari muturra jarriko dio. Ez izan beldur eta errepikatu: “Nik ere badut nire egia eta bankero jaunarenak bezainbat edo gehiago balio du”.

6. Lapurtu gose eta egarri zarenean lapurretak minik ezin egin dionari. Edan eta jan bertatik, hau gure gizartearen ifrentzua baita, zuentzat eta guztientzat emana izan dena, amen.

7. Egin barre, are gogorik ez baduzu ere. Ireki aurrena ahoa eta gora eragin ezpain ertzei. Mugitu jauzi txikietan sabela, sorbaldak. Masailak zabalduko dira, begiak itxi eta errealitatea edertu.

8. Banketxe baten atarira joan, arnasa sakon hartu eta kantatu: “Txin-txin, txin-txin diruaren hotsa, haren gainetik entzun nahi dut gaur elkartasunaren ahotsa”.

9. Etzan lurrean eta begiratu gaua. Izarrak dira zure zilarra. Ilargi betearen gazta zure urrea.

10. Sentitu aberats, aberats bihotz bat eta hainbeste sentimen izateaz. Lapurtzerik ez dizuten kontzientzia betiko zure duzula jakiteaz.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude