Autodeterminazioa (1990-2014)

  • Igandetik aurrera ez da ezer aldatuko Euskal Herrian eta ekainaren 9an herritarrak ohi moduan ekingo dio bere egunerokoari, baina gizarte zibil abertzaleak beste urrats bat emango du bere antolaketa eta trinkotzean. Hiru mezu behintzat argi utzi gura ditu Gure Esku Dago ekimenak: bat, herri bat gara, Euskal Herria; bi, gure etorkizuna erabakitzeko eskubidea dugu; norabide horretan ezinbestekoa da gizarte ekimena indartzea, apurka, honek norabide indartsua finka dezan.
     

Eusko Legebiltzarrak autodeterminazioaren aldeko deklarazioa onartu zuen joan den astean: EAJren eta EH Bilduren 48 boto alde; PSE, PP eta UPyDren 27 aurka. 1990ean Eusko Legebiltzarrak onartutakoaren gisakoa zen eta orduan EAJ, EA eta EEren sostenguarekin atera zen (38 boto) eta PSE eta PP aurka zirela (23 boto); 13 eserleku zituen HB abstenitu egin zen eta boto bat baliogabea izan zen. Ikusten den moduan, HBkoak gehituko bagenizkio orduko baiezkoari 51 boto lirateke, oraingoan baino gehiago. Noiz zen handiagoa autodeterminazioaren aldeko sostengua euskal gizartean, orduan ala orain?

Legebiltzarrera begira paretsu, baina eta gizarteari begira? Heldu leku asko izan dezake erantzunak, baina bat giltzarri da, orduan ETA jardun betean zebilen eta gaur egun ez, eta horrek askoz ikusgarriago egiten du mugimendu abertzalearen indarra eta proiekzioa. 1998-99ko Lizarra-Garaziko ilusio giro haren arrastoak berriz sumatu dira herrietan.

Euskal Herriak, aldiz, nola erabaki behar du? Non? Lurralde zatiketa hor dago, 1990ean bezala, eta gainera Nafarroako Legebiltzarrak inoiz ez du halako aldarrikapenik egin eta kontrakoa bai sarri. Ordukoarekiko abantaila nagusia zera da, abertzaletasunak errealitatea hobeto interpretatzen duela eta, beraz, hobeto erantzun diezaiokeela. Orduan ezker abertzaleak Hegoalde osoak batera erabaki behar zuela defendatzen zuen, banaketa nola gaindi zitekeen argitu barik. Gaur egun, alderdi eta gizarte mugimendu abertzale guztia bat dator: Euskal Herriak, gaur gaurkoz, ezin du batera erabaki eta, edozer egiten duela ere, Nafarroak eta EAEk beren kabuz erabaki beharko dute. Ipar Euskal Herriaren egoera larriagoa da, haren izenean erabaki dezakeen instituziorik ere ez dutelako oraindik.

Gauza asko aldatu dira 1990etik gaurdaino, besteak beste hain garrantzitsua den nazioarteko esparruan. Sobiet Batasunaren apurketarekin estatu berri ugari sortu zen Europan, horietako asko autodeterminazio eskubidean oinarrituta –Alemania hala batu zen–; Txekoslovakia banatu; Jugoslaviako gerratik ere estatu berriak sortu ziren… Hainbat independentzia uholde bizi izan da Europan azken 25 urteetan, eta orain beste bat izan liteke Eskozia eta Kataluniarekin. Biak dira prozesu desberdinak, baina une honetan batez ere arrazoi batengatik: Erresuma Batuak onartu egiten dio Eskoziari independente izan ala ez erabakitzea eta Espainiak Kataluniari ukatu. Bi kasu hauek giltzarri izango dira Euskal Herriarentzat ere.

Baina gauza gehiago ere aldatu da Euskal Herrian autodeterminazioarekiko. 1990ean abertzaletasunaren sektore zabalek –batez ere ezker abertzaleak– hura gabe Euskal Herririk eraiki ezin zela proiektatzen zuen gizartera. Gaur egun, aldiz, eskubide hori giltzarri dela ulertuta ere, alorrez alorreko eguneroko lana barik nekez aurreratuko dela sustraitua dago. Azken bospasei urteetako krisiaren latzak ere ikuspegi hau indartzera lagundu du.

Horregatik da hain garrantzitsua Nafarroan oposizio indarberritua gobernu alternatiboaren  lauzpabost oinarri adosten hastea, gizarteari gobernu aldaketaren mezua argi helarazteko. Edo euskararen garapenari bultzada berri bat emateko instituzio eta herri ekimeneko indarren elkarlana areagotzea. Edo Gipuzkoa hondakinen bilketa bereiziaren bidean nabarmentzen jarraitzea, beste herrialdeak ere bide berean abiatzeko. Edo oraindik euskal instituzioen kontrolpean diren finantza tresnak hala jarrai dezaten bultzatzea. Instituzio eta hezkuntza komunitatearen lan bateratua LOMCEren eragina apaltzeko... Hori guztia ere aldatu da autodeterminazioaren ingurumarian, ohiko zume horietan tematu gabe, autodeterminazioa edo independentzia urruneko itzalak besterik ez direlako

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


2024-03-31 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bestaldera begira

Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak.

Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du liburuan kontatzen du nola hegazkin... [+]


2024-03-31 | Diana Franco
Teknologia
Gorputzaren memoria

Mekanografia ikasi baduzu, gitarra jotzen, josten edo eskuz idazten, ulertzen duzu zure gorputzak zelan memorizatzen dituen zenbait jarduera. Gorputza eta adimena modu miresgarrian daude harremanduta, bat dira. Gizakiok sortu dugun teknologia eta honek gure gorputzarekin duen... [+]


2024-03-31 | David Bou
‘La xarxa ultra’

ARGIArekin azken kolaborazioa egin nuenetik lau hilabete igaro direnean, testu honen bidez nire iritzi-artikuluei berriro heldu diet, baina azalduko dizuet zergatik alde egin dudan denboraldi honetan aldizkari maitagarri honen orrialdeetatik.

Otsailaren 20an La xarxa ultra... [+]


Eguneraketa berriak daude