Hondartzan paseatzearen hamaika onurak

  • Oinez ibiltzeak onurak dakarzkio beti gure gorputzari. Ariketak odol-fluxua estimulatzen du, eta horrek mesede egiten die bihotzari eta zangoei. Eta ibiltzea komenigarria bada, ez dago horretarako hondartza eta bertako harea baino leku egokiagorik, baldin eta eguzkiaren izpietatik behar bezala babestuta bagaude.


2014ko maiatzaren 25an
Oinez ibiltzeak onurak dakarzkio beti gure gorputzari. Ibiltzea komenigarria bada, ez dago horretarako hondartza eta bertako harea baino leku egokiagorik.
Oinez ibiltzeak onurak dakarzkio beti gure gorputzari. Ibiltzea komenigarria bada, ez dago horretarako hondartza eta bertako harea baino leku egokiagorik.

Kaloria gehiago erreko duzu, muskuluak indartu eta suspertzeaz gain. Hondarrean ibiltzeak asfalto gainean ibiltzeak baino esfortzu handiagoa eskatzen du. Itsasertzean modu erregularrean ibiliz gero, zure orkatila eta zangoek berebiziko hobekuntza nabarituko dute, eta gain-pisua gehiago kontrolatuko duzu. Kalorien halako bi gastatuko duzu, izan ere.

Zirkulazioa bizkortu eta barizeak prebenituko dituzu, itsasoko olatuek zangoen kontra egiten duten mugimenduen eraginez. Horrez gain, itsasoko uraren iodoak eta sodioak zahartze-prozesua moteltzen dute.
 

Osteoporosia izateko arriskua gutxitzen da. Oinez ibiltzeak hezurraren dentsitatea handitzen du, eta eragin hori biderkatu egiten da hondartzan, ibiltzeko esfortzua handiagoa delako batetik, eta bestetik eguzkia hartzeak, larruazala behar bezala babestuz gero, gorputzari laguntzen diolako D bitamina sintetizatzen. D bitamina ezinbestekoa da kaltzioa hezurretan finkatzeko.

Masaje erlaxatzaile eta aldi berean terapeutikoa

Hondartzan paseatzeak adimenari ere egiten dio mesede. Erraz uler daitekeen bezala, ez dauka eragin “lasaitzaile” bera hiriaren erdian edo itsasertzean ibiltzeak. Eta, gainera, oinutsik ibiliz gero hondar aleek masaje moduko bat emango diete gure oinetako ehunka nerbio-bukaerei; sekulako plazera sortzen du horrek. Nerbio-bukaera horiek lotuak daude, adituek diotenez, hainbat bizi-funtziorekin, eta funtzio horiek ere hobera egiten dute masajeari esker.

Hasteko, hobeto hondar bustian

Egunero hondartzan ibiltzeko asmotan bazaude, baina horretarako aski entrenamendurik ez baduzu, aurreneko egunetan itsasertzeko hondar bustiaren gainean ibiltzea komeni zaizu. Giharretako oinaze txikiagoa izango duzu biharamunean, eta baita orkatilak mintzeko arrisku baxuagoa ere. Egun batzuen ostean, hasi pixkanaka hondar lehorraren gaineko ibiltze saioak tartekatzen, kaloria gehiago erreko baituzu. Halaber, egin itzazu beste saio batzuk itsasoan gerriraino sartuta zaudela, izterrak eta ipurmasailak sendotu eta bizkortzeko.

Kontuz bero-kolpeekin

Uda partean ohikoa izan liteke hondartzan paseatzen ari zaren bitartean beroak eragindako “istripuak” jasatea, bertan hezetasun handia pilatzen baita. Ustekabean ager daitezkeen istripu horiek saihesteko, onena aholku sinple batzuei jarraitzea da:

  • Hartu likido ugari, ibilaldiaren aurretik, bitartean eta baita ostean ere. Behin ohitura pixka bat hartuz gero, zerorrek asmatuko duzu noiz daukazun likido gehiagoren premia.
  • Hondartzara joan aurretik edan bi baso handi, eta beste litro erdi bat paseoa bukatu ondorengo ordu erdian.
  • Eraman botila bat ur, paseoa egiten duzun bitartean edateko behar izanez gero.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Osasuna
Jaioberrien orpo-proban gaitz gehiago aztertzera behartuko du Osakidetza Espainiako Gobernuak

Jaurlaritzari koloreak atera dizkio Espainiako Gobernuak: Osakidetzak iragarri berri duenean jaioberriei egiten zaien orpo-proban hamalau gaitz antzeman ahalko direla aurrerantzean, gutxienez 22 gaitz behatu beharko ditu, Madrilen aginduz. Nafarroak dagoeneko 30 gaixotasunen... [+]


Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Psikologo gutxiago indarkeria matxisten biktimak artatzeko

Bizkaiko Foru Aldundiko Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko zerbitzuan, lau psikologotik hiru kendu dituzte. Are gehiago, langileek salatu dute indarkeria matxistaren biktimak artatzeko plan berriak emakume ugari uzten dituela kanpoan.


"Kartzelak gaixotzen du eta kartzelak hiltzen du"

Espetxeetako osasun zerbitzuaren gabeziez mintzatu da Libertad Francés Lecumberri, Salhaketa Nafarroa elkarteko koordinatzailea: “Osasun arloko langileak espetxeko logikekin eta irizpideekin kutsatzen direnean, zenbait eskubideren bermatzaile izan beharrean,... [+]


Eguneraketa berriak daude