Elorrio du gaztainondoak

Beste arerio bat du gaztainondoak, lehenaz gain: Haritzekoak sortzen duenaren tankerako kuku sagarra sortzen duen liztorra.
Beste arerio bat du gaztainondoak, lehenaz gain: Haritzekoak sortzen duenaren tankerako kuku sagarra sortzen duen liztorra.

Beste arerio bat du gaztainondoak (Castanea sativa), lehenaz gain: Dryocosmus koriphilus. Haritzekoak sortzen duenaren tankerako kuku sagarra sortzen duen liztorra.

Negua kimuaren barruan igaro duten harrek, udaberrian, hosto berrietan, kozkor gorriztak sortzen dituzte. Ekainetik abuztura artean eme helduak sagarretik atera eta arrautzak jarriko dituzte.

Teorian Europa kontinentalean bai, baina Iberiar penintsulan ez da gaitz hori. Berrogeialdiko gaitz izendatua dago Hego Euskal Herrian; hau da, gaitza agertuz gero beraren berri eman behar da. Dagokionari: argazkikoak Leitzaranen bizi ziren. Ederki hedatzen ari da, ordea. Gaztainondoaren gaitzik txarrena dela diote.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gaitzak eta izurriteak
2012-09-02 | Jakoba Errekondo
Etxekalte

Mihura, Viscum album, genero txarra da. Janzakurra da, parasitoa. Zuhaitzen adarretan bere burua landatzen du, sustraitu eta errotik kentzen dio izerdia ostatu eman dionari. Hark ez eta ez no etorritakoa abegitsu hartzen du. Etxean bezala bestetxean. Mihurak tira eta... [+]


Eguneraketa berriak daude