Hipokrisia

Orain gutxi Nazio Batuen Erakundeak (NBE) sustatutako txosten batek adierazi zuen berotegi efektuaren eraginez itsas maila hazten ari dela, zenbait lekutako ekosistemak aldatzen ari direla, lur txiroak gero eta gehiago direla, itsasoetako arrainen kantitatea beherantz doala eta beste hainbeste egoera kezkagarri biziko ditugula. Halaber, itxaropenerako ateak zabalik utzi ziren, betiere karbono dioxidoaren isurketa neurri garrantzitsu batean eteten bada.

Bitartean, gauza jakina da krisi ekonomikoaren eraginez munduko estatu aberatsenek joan den hamarkadan isuri zuten gas karbonikoaren kantitatea baino gutxiago isurtzen ari direla orain; Europan eta AEBetan nabari da beheranzko joera, baina arrazoiak ez dira berberak herrialde guztietan, gehienetan krisia izan baita arrazoia, eta oso gutxitan ekonomi ereduaren aldaketa.

Oraintsu irakurri dugu Espainiako Gobernuak AHTren Bergarako korapilo garrantzitsuaren lehen zatia lizitatuko duela eta Eusko Jaurlaritza kexu agertu dela gehiago itxaron zuelako. Batek hauteskundeak medio aterako zuen lizitazioa eta besteak begien bistan hiltzen ari zaion lan faraonikoaren aurreko inpotentzia adieraziko zuen.

Aipatutako adibide hau krisitik ateratzeko aurkezten ari zaigun garapen ereduaren isla baino ez da. Europako herrialde askotako eta batez ere Espainiako autobide, aireportu, AHT eta tren normalaren linea gehienak zenbaki gorritan dauden bitartean porlana da berriro krisitik aterako gaituen giltza magikoa. AHTrako tramu asko, Pasaiako kanpo-portua edota Hondarribiko aireportua zabaltzea, eta nola ez, eraikuntza sektorea berriro gogotik indartzea dira hazteko errezetak.

2007 eta 2008 urteetan krisia hasi zenean batek baino gehiagok aipatu zuen aurreko eredu ekonomikoa amaitu zela eta ekonomia sistema berri baten atarian ginela; orain aldiz, ekonomia indize-kontua besterik ez da, indizeak hobetu egin behar dira eta azkar gainera. Horretarako enpresa multinazionalen errezetak izan daitezke berehalako emaitzak eman ditzaketenak, porlanean eta azpiegitura erraldoietan oinarrituta.

Berotegi efektua handituko dela baina langabezia txikitzen bada ordaindu daitekeen prezioa dela esaten ari zaizkigu, eta bestalde, hemendik 10 edo 20 urtera izango dugula gaiari heltzeko aukera.

Oso gutxi dira hazkundea birziklapenaren, teknologiaren eta etxeen, azpiegituren eta enpresen berrerabileran planteatzen dutenak, presaka atera behar baita krisitik eta horretarako gauzak erdipurdika egitea zilegi baita.

Ez dugu ezer ikasi, ezta ikasi nahi ere, eta gainera, ziurren, Lurrak aukera berriak emango dizkigu.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


2024-03-31 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bestaldera begira

Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak.

Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du liburuan kontatzen du nola hegazkin... [+]


2024-03-31 | Diana Franco
Teknologia
Gorputzaren memoria

Mekanografia ikasi baduzu, gitarra jotzen, josten edo eskuz idazten, ulertzen duzu zure gorputzak zelan memorizatzen dituen zenbait jarduera. Gorputza eta adimena modu miresgarrian daude harremanduta, bat dira. Gizakiok sortu dugun teknologia eta honek gure gorputzarekin duen... [+]


Energia berriztagarrien zabalpen masiboaren iruzurra

EH Biziriketik sarritan salatu izan dugu energia berriztagarrien zabalpen masibo honen atzean   ezkutatzen   den   eredu   ekonomikoa.   Hazkunde   ekonomikoa   ezinbesteko baldintza duen eredu ekonomikoan... [+]


Eguneraketa berriak daude