Bahea

Iñaki Segurolak 31 eskutik blogean esanak:

“Nik esango nuke euskararen bazterketa bortxazkoa nabarmen arindu denean (euskarazko eremuaren erdi-mendebaldean bereziki), ‘euskararen gezurra’ ari dela agerian gelditzen. Gauzak nolabait adierazi behar, eta ‘Lekeitio erako’ eta ‘Agurain erak’ herriak bereiziko ditut. Aurreneko horietan iruditzen zait izanak hartu diola gaina eginari; bagara, ez dago dudarik bagarela, eta orduan zertarako ‘nekatu’ egiten, errazena pantalletatik sartzen zaidan hizkuntza horren magalean etzatea dela sentitzen baldin badut? Eta hor gertatzen ari dena da behera datorrela euskara, gehienbat helduen artean, hots, pantallei begiratuz beren bizi-zaputz edo eroriera esistentzialari ez-ikusiarena egin nahi liokeen jende-moduaren artean. Bigarren erako herrietan askok ez daukate garbi zer diren, ez dago garbi badiren edo ez diren, hizkuntzaren galera aspaldikoa baita, eta orduan, izanean sendotzeko, zer dago hoberik euskaraz ikasi eta egitea baino? Eta hor gora egiten ari da euskara; inongoa ez den eta ia edonorena izan daitekeen euskara hori, bai, baina euskara, azken buruan. Bi era horietako herrietan gertatzen ari denaren muina edo emaitza honako hau da: ez dakitenak ari dira ikasten euskara, dakitenek lasai utz dezaten bazterrera”.


ASTEKARIA
2014ko maiatzaren 18a
Azoka
Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude