Tarte bat zaurgarritasunaren truke

Lan merkatuak gaur egungo migrazio fluxuak erabat baldintzatzen ditu, Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE) ez da salbuespena eta honen arabera zehazten da gure migrazio eredua. Gure etorkin kopurua ez da oso handia, eurentzat erakargarriak diren lan-sektoreek gurean garrantzi gutxi dutelako, hauen artean nekazaritza, eraikuntza edota turismoa. Horien aldean industriak indarra du eta gehienetan etorkinek, faktore ugari tarteko, arazo asko izaten dituzte bertan lan egiteko.

Industrian nagusiki bertako populazioa kokatzen da eta sektore honek ahalbidetzen du, besteak beste, euskal gizartearen per capita errenta handia izatea eta honi lotuta ongizate maila altua ematea. Faktore honi gizartearen zaharkitze prozesua, jaiotze tasa baxua eta bertako emakumeen azken urteetako lan-merkaturatzea gehitzen badizkiogu gure migrazio ereduaren osagaiak prest ditugu eta emaitza ere bai.

Etorkinek etxeko lanetan eta pertsonen zainketan izaten dituzte lan aukera nagusiak, hauexek baitira bertako populazioak dituen gabezi edo behar handienak, sasi-kontziliazioa bideratu eta Ongizate Estatuak dependentzia arloan eskaintzen ez dituen zerbitzuak eskaintzea, alegia.
Ez da kasualitatea EAEn etorkinen lan sektore garrantzitsuena hauxe izatea (%21,3), bizi diren etorkin atzerritarren artean gehiengoa emakumeak izatea edota latinoamerikar jatorria nagusi izatea. Era berean, eta sektore honen nagusitasunari lotuta, nabarmentzekoa da emakume etorkinek gizonezkoek baino aukera gehiago izaten dituztela enplegua bilatzeko.

Adibide bat jartzearren, emakume paraguaiarrak dira bigarren okupazio tasa handiena duen kolektiboa, soilik gizonezko txinatarren atzetik. Hori bai, emakume horiek dira kontraturik gabe gehien lan egiten dutenak. Beste era batera esanda, lan merkatuan aukera gehiago dute, baina horren truke behin-behinekotasun eta zaurgarritasun handiagoa pairatzen dute.

Orain arte migrazio ereduari buruz hitz egin badugu ere, gizarte ereduari buruz ere orokorrean hitz egin dezakegu eta EAEn agertzen zaiguna argia bezain desorekatua da. Gehiengo batek –bertakoak– ongizate maila altua du eta bere beharrizanak asetzeko etorkinen zerbitzuak erabiltzen ditu. Gutxiengoa den taldeak –etorkinak– gizarte zaurgarritasun maila handia azaltzen du eta besteei ongizatea eskaintzen die oso baldintza prekarioen truke. Gurean tartea dute, argi baldin badute gure gizarte egituraren azpian dutela lekua.

Hauxe da egoera, horrela kontatu dizuegu eta zalantza daukat ez ote den hurrengo urteetan Europa osoan garatuko den eredua izango.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Diferentziak

Datozen hauteskundeak bereziak dira, hauteskunde guztiak diren moduan; bat ez dela esaten diguten egunean izango da berezia, esaten digutenean “aurten gertatuko den guztia, gertatu da lehenago ere”. Asko erabakitzen omen dugu. Beldur pixka bat ematen du, ez? Zer? Zer... [+]


2024-04-14 | Diana Franco
Teknologia
Desinformazioaren jokoa

Askotan pentsatzen dut informazio larregi jasotzen dugula, eta, zeinen ondo bizi den ezjakintasunean. Hainbeste informaziorekin, pertsona xumeok botere ezberdinen helburuak eta horiei loturiko jokabideak ulertzeko ditugun aukerak inoiz ez bezalakoak direla dirudi. Baina ez da... [+]


Europa gainbeheran?

Europar Batasuneko (EB) Legebiltzarra berritzeko hauteskundeak deituta daude datorren ekainerako eta iraupena 2029 artekoa izango da. Amaitzear dagoen legealdi honetarako, Ursula von der Leyen batzordeburuaren helburuetako bat zen Europa berdea sustatzea, baina xede hori... [+]


2024-04-14 | Gorka Menendez
Aste Santua eta ramadana

Urteak daramatzat nire herriko Elkarlaguntza Sarean militatzen. Bertako Etxebizitza Sindikatuan zenbait jatorritako jendea batzen gara eta komunitate musulman handia dago. Aurten, ramadana dela eta, Elkarlaguntza Sare osotik gau batean ramadan gosaria egin dugu. Eztabaida sortu... [+]


Eguneraketa berriak daude