argia.eus
INPRIMATU
Plastikozko poltsen erabilera murriztea helburu Europan

Joxerra Aizpurua Sarasola 2014ko maiatzaren 08a
Europar Batasuneko biztanle bakoitzak 200 plastikozko poltsa erabiltzen ditu batez beste urtean.
Europar Batasuneko biztanle bakoitzak 200 plastikozko poltsa erabiltzen ditu batez beste urtean.

Europar Batasuneko biztanle bakoitzak 200 plastikozko poltsa erabiltzen ditu batez beste urtean. Hainbat ikerketaren arabera plastikozko poltsa baten erabilera-iraupena 25 minutukoa da eta urtero kontsumitzen ditugun poltsen pisua 750.000 tonakoa da, hau da, 625.000 autok dutena beste. Poltsa bat birziklatzeko ehunka urte behar izaten dira. Paperak aste batzuk baino ez ditu behar, eta aluminioak 100 urte.

2019rako, EBk %80ko murrizketa lortu nahi du plastikozko poltsen kontsumoan. Horretarako, Irlandaren adibidea hartuko du eredu: urte gutxian, pertsonako kontsumoa 328 poltsatik hogeira igaro da, zerga araudi gogorra ezarriz.