argia.eus
INPRIMATU
Arra, ur-aparretako arra
Jakoba Errekondo 2014ko maiatzaren 08a
Arra, ur-aparretako arra.
Arra, ur-aparretako arra.

Ur-aparretan diogu guk, beste batzuek ur gaineko bitsetan diotenari. Espezie dioikoetan landare batzuk erabat arrak eta beste batzuk erabat emeak dira. Sexuak bereizten ditu ale batzuk eta besteak. Ez da ohikoena, jeneralean landareak hermafroditak dira. Bi sexuak batera izatearen abantailen berri geuk baino lehenago dakite... Sexuak banatuta dituztenek egoskor jarraitzen dute: fruituak hazi eta heldu, eta haziak sakabanatzearen estrategia eta lan osoa emearena da. Arrak, aldiz, urtea joan eta urtea etorri, udaberrian emea ernalduko duen polena banatu beste lanik ez du izango. Horrela uler daiteke arraren tamaina; emeen aldean bikoitzak edo hirukoitzak izan daitezke, lasai asko. Hagina (Taxus baccata) dugu horietakoa. Hona lore arra polena askatzen.