Gobernatzeko manera

Independentziak konponduko omen ditu Euskal Herriko arazoak, eta baliteke halaxe izatea. Aberri Egunaren karira, ez dira gutxi izan gero, ez independentziaren aldeko mezuak, ez zorioneko indar metaketaren aldekoak ere, herri honetan gehienok independentzia dugulakoan amets. Gehienok, gehiengoa, gehiengo abertzalea, euskal gehiengo sindikala... Zalantzarik gabe, bai, gehienak baikara. Non, ordea? EAEn. Bejondeiela! Ados. Kontua da Nafarroa Garaian beste batzuk izan direla beti gehiengo, eta gu, berriz, beti gutxiengo, gutxiengo abertzalea, euskal gutxiengo sindikala, eta halaxe izan da joan den 35 urte honetan. Ez dakit EAEn sekulan ohartu ote diren ñabardura ttipi eta hutsal horretaz. Eta kontuak badu bere mamia, zeren, salbuespenak salbuespen, EAEn diseinatu baitira hein handian Hego Euskal Herri osorako proposamen abertzaleak azken mende herenean. Gaur egun, ordea, espero dezagun gauzek bere horretan ez irautea; hau da, nahi baduzue, antola ezazue alimaleko kanpaina independentzia aldarrikatzeko, baina gutxienez egizue hein bereko ahalegina beste aldarri baterako, zertarako eta Nafarroa bestelakotzeko. “Abertzaleak ez direnak erakarri behar ditugu independentziaren aldarrira” erran zuen lehengo batean independentzia zale batek. Ados. Baina 2015eko hauteskundeetarako urtebetea falta den honetan, nik hitz bat aldatuko nuke gogoeta horretan: “Abertzaleak ez direnak erakarri behar ditugu aldaketaren aldarrira”. Gakoa horretan baitatza. Bestela, alferrik. Hau da, azken inkesten arabera, orain hauteskundeak egitera, UPNko boto-emaileen laurdena etxean geldituko litzateke. Baina hori berez ez litzateke aski izanen bestelako Nafarroa antolatzen hasteko. Zerbait gehiago behar da, ezinbestekoa baita milaka boto batzuk gure aldera erakartzea. Duela gutxi arte, independentzia bera lortzea baino lan gaitzagoa izanen zen hori. Gaur egun, ordea, eta besteak beste, UPNko Polo zinegotzi dimititu berriaren aferak eraginda, ez omen da egin ezina. Baina horretarako, independentzia hitza baino zerbait gehiago proposatu beharko zaio nafar jendeari eguneroko arazoak konpontzen saiatzeko, eta ahalegin berezia eta zentzuduna egin beharko dute Nafarroako euskal abertzale, euskaltzale eta aurrerazaleek, benazko eskaintza bat arloz arlo plazaratzeko, dela ekonomian, zergetan eta osasungintzan, dela hezkuntzan, herrilanetan eta azpiegituretan, eta bereziki, nafar gehien-gehienok bat egiten dugun kontu batean: Nafarroa bestela gobernatzeko maneran.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


2024-03-31 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bestaldera begira

Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak.

Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du liburuan kontatzen du nola hegazkin... [+]


2024-03-31 | Diana Franco
Teknologia
Gorputzaren memoria

Mekanografia ikasi baduzu, gitarra jotzen, josten edo eskuz idazten, ulertzen duzu zure gorputzak zelan memorizatzen dituen zenbait jarduera. Gorputza eta adimena modu miresgarrian daude harremanduta, bat dira. Gizakiok sortu dugun teknologia eta honek gure gorputzarekin duen... [+]


2024-03-31 | David Bou
‘La xarxa ultra’

ARGIArekin azken kolaborazioa egin nuenetik lau hilabete igaro direnean, testu honen bidez nire iritzi-artikuluei berriro heldu diet, baina azalduko dizuet zergatik alde egin dudan denboraldi honetan aldizkari maitagarri honen orrialdeetatik.

Otsailaren 20an La xarxa ultra... [+]


Eguneraketa berriak daude