Altxa zaitez, gazte!

  • Odolkiak ordainetan::Odolkiak ordainetan

    Kateak Astintzen, 2014

Odolkiak Ordainetan Tafallako (Nafarroa) taldea gero eta oihartzun handiagoa izaten ari da. Taldea duela bi urte inguru sortu zen, eta beren lehenengo diskoa otsailean kaleratu dute, baina Euskal Herrian barrena jadanik jendaurreko emanaldi ugari egin dituzte eta gero eta ezagunagoak dira.

Urko Araiz (gitarra eta ahotsak), Iñaki del Río (bateria), Xabier Oses (kontrabaxua eta ahotsak) eta Amaiur Esparza (ahotsa eta gitarra) taldekideak gazteak dira, 23 eta 24 urte dituzte, eta beren gogoa, grina, kemena eta sasoia nabarmena da diskoko kantuak entzunez gero.

Hamar kantu grabatu dituzte, horietatik gehienak euskaraz, bat ingelesez eta bestea gaztelaniaz. Gaztelaniaz kantatzen duten Crazy abestiaren musika 70eko hamarkadako The Adicts punk rock talde ingelesarena da. Gainerako abesti guztien musika eta hitzak Odolkiak Ordainetan taldeko kideek beraiek sortu dituzte. Kantuetan rock and roll, rockabilly, psychobilly eta punk rock aireak sumatzen ahal dira. Bizitasun handiz jotzen dute, eta kantuek gorputza mugiarazten digute.

Grabazio saioak Iruñeko K estudioetan egin dituzte. Grabazioa eta ekoizpena ongi eginak daude, eta doinu indartsua gauzatu dute, ozen entzuteko modukoa. Kantuak grabatzeko garaian mamia bera nabarmendu nahi izan dute, eta soberan egon daitezkeen moldaketak edo apaingarriak alboratu dituzte. Kantuak laburrak dira eta disko osoa arin eta erraz entzun daiteke (ordu erdiko iraupena du).

Hitzetan, gehienbat kritika, protesta eta salaketa egiten dute. Modu zuzenean edo ironia baliatuz, ahoan bilorik gabe mintzatzen dira. Laguntasunaz eta saldukeriaz: “Betirako lagunak izango ginela, hori da txikitan esan zenidana, baina gaurkoan argi gelditu egin da traidore hutsa baino ez haizela izan. Zeren zain egon ote zara? Lagun izatetik etsai bilakatzera!” (Izendaezina).

Mendekuaz: “Zure odola ikusi nahi dut, beldurra zure begietan, bizirik zauden bitartean, tori odolkiak ordainetan. Behingoz zerbait egin nahi dut, hitzak ekintza bihurtu, nere munduaren jabe izan” (Odolkiak ordainetan).

Gogaituta eta nazkatuta egoteaz: “Inguruko guztiaz potrotaraino nago, zapore berdina asteburuoro, zerbait egin ala ez zure esku dago, putzu kakaztu honetan sakonago erortzen gaudelako. Kalean gora goaz barre bat eta barre bi, ta polizia datorkigu atzetik; betiko kopla bera, ezin gaituzte pakean utzi” (Hor konpon).

Gizartearen eta bizitzaren inguruan gogoeta egiten dute: “Ta dena berdin dago oraindik; bizitzaren dekadentzia hutsa; hor dabil mundu guztia, amets bakarraren bila; ta ez dakite, ni beste aldera noa” (Dekadentzia hutsa). “Nire hiri zikinetik urruti joan nahi dut, bestelako abenturen bila; zer ekarriko ote dit patuak, mundu berri bat egunsentioro” (Uste baino lehenago). “Gu eta gutarrak geratu gara hemen, gaur atzo bezala bizitza pasatzen, nork erakutsiko digu bizitza bizitzen” (Udaberririk ez).

Eta gazteak altxatzera eta borrokatzera animatzen dituzte: “Biharko eguna ez da existitzen, atzo egin zuena ez du gogoratzen; gaur atzo bezala nazkaz hilko da; aspaldi amore eman zuen gazte zombiak. Altxa gazte!” (Gazte zombi).

Kateak Astintzen Nafarroako musika mugimenduaren inguruko blogak diskoa argitaratzen lagundu die. Blog horrek berak iaz Kateak Astintzen. Nafarroako kale musikaren bilduma #1 kaleratu zuen. Bilduma horretan, besteak beste, Odolkiak Ordainetan taldearen Uste baino lehenago kantua entzun daiteke.

Odolkiak Ordainetan taldeak egiten duena arretaz jarraituko dugu hemendik aurrera, eta beren jendaurreko emanaldi bat ikusteko aukera baldin badugu ez dugu galduko. Taldeak zer egin nahi duen oso argi dauka, eta beren kantuak entzunez gero indartu eta adoretu egiten gara, taldeak kemen handia transmititzen baitu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Diskoak
2022-11-27 | Iker Barandiaran
Bizi(g)arria

Harritu nau –zentzu onean– proiektu berri honek. Adiera edo zentzu asko ditu hitzak eta Bergaran Aitor Aldanondok harri baten inguruan sortutako honek baditu hainbat. Urteetan hartutakoa –bizitakoa– nolabait atera nahi izan du lan honetan.

Ibilbide... [+]


2022-11-20 | Xalba Ramirez
Zintzo izatearen fantasia

Eñaut Elorrietaren inguruko dokumental bat egin zutela-eta, Tabakalerara gonbidatu ninduten orain bizpahiru aste. Gustuz hartu nuen lagunarteko estreinaldirako gonbita, baina zinema aretora hurbiltzean jende asko hasi nintzen topatzen; hor Paul eta Itziar, hor Sarri, hor... [+]


2022-11-06 | Iker Barandiaran
Katuek baino ertz gehiago

Batzuetan elementu asko elkartu behar dira aurreikusi ez duzun emaitza bat ateratzeko. Hori gertatu da nolabait Gernika eta Bermeo artean sortutako Feline taldearekin. Primeros Auxilios punk taldeko Iñaki Baini-k etxean elektronikarekin jolasteari ekin eta maketa batzuk... [+]


2022-10-30 | Xalba Ramirez
Gustuko lautadan nekerik ez

"Hemen, errebelazio bat bezala, espazioa eta denbora argiago ikusten dira". Miren Narbaiza bueltan da berriz, eta eskerrak. Eszenak eman duen kantugilerik berezienetako bat da Narbaiza. Kanta berriak nola gobernatzen dituen ikustea besterik ez dago.

Zeren, sortzaile... [+]


2022-10-16 | Iker Barandiaran
Bi altxor eta sorleku bakarra: Buenawixta

Asko poztu nintzen Artza anaiek diskoetxe berria abiaraztearekin bat Barrakos-en maketa –non erosiko nuen, Boga tabernan?– berreskuratu eta biniloan ateratzeko asmoa zutela jakitean. Izan ere, aipatutako maketa –1990koa– gure musika historian oharkabean... [+]


Eguneraketa berriak daude