Elkar jan

  • Lagun premian izaten da baratzezaina. Agronomo jarrera hagintaria maiz ikusten da: ni ingeniaria naiz, eta lurrak nik nahi dudana, nahi dudanean eta nahi dudan bezala emango du. Lagunak behar ditugula onartzea baino errazagoa da. Agronomiaren harrotasunetik, zaputza zaputzaren gainean besterik ez dator. Halako porru haziak egin ditugu azken hamarkadetan. Baratzezainak behar dira. Landareari berari, landareei, landare komunitateei, ekosistemei eman behar zaie harrotasuna. Kultura ez al da ba nekeza? Nekazaritzatik al datorkigu kultura? Jakina.

    Denen beharrean izaten da baratzezaina. Eta, baratze eder bat izateko, hori jakitea bezalakorik ez da. Apaltasunez abiatu. Lurrari lagunduko diot, landareari lagunduko diot, ingurumenari lagunduko diot. Eta denek niri lagunduko didate: barazki hobeak, fruituak ugari, haziak oparo, buru mardulak...

    Denen laguntza eskuratze horri heldu behar zaio. Txori, urubi, tximeleta, liztor, apo, amona mantangorri, zata, oilanda, sugandila, erle... Eskua emateko prest daudenei eskua luzatu behar diegu. Animalia ugari ona da, elkar jaten dugu.

    Bizi ahal izateko, landareak bere gisa topatzen, eskuratzen eta moldatzen du behar duen energia. Animaliok, aldiz, energia eskuratzeko beste bizidun bat jan behar dugu. Jate horretan, gure baratzean kalteak sortzen dituzten animalien zaleak dira beste batzuk. Azken horiek erakarri behar ditugu, gozo-gozo zaindu eta geurean habia har dezaten sustatu.

    Baratze aberatsak sortu, hori da helburua. Aberatsa, etxearen alde ariko diren abereetan joria den baratzea. Baratzea egitean kaskezurrean sartu hori. Azken metroraino ez lurra irauli eta barazkiak aldatu. Utzi tartea emankortasunari: landatu ertzetan zuhaixkak. Ikasi eguzkiaren ibilbidea, eta jarri itzal kaltegarririk ez izateko moduan. Iparraldea onena. Zuhaixken azpian eta baratzeko beste ertzetan, jarri loreak eta zuhaixkatxo bizikorrak. Denen artean gure lagunentzat giro aproposa sortuko da, eta merke-merke apopilo etorriko zaizkigu. Zenbaitetan, kaltegarrientzat babesa ere izango dira landare horiek, baina alde handi bat izango da: sekula ez dira izurrite bihurtuko. Orekatik bertarago izango da baratzea. Animalia asko, elkar jan.

Baratzezainaren mesederako izan ohi da baratzean animalia ugari izatea. Argazkian, oilanda.
Baratzezainaren mesederako izan ohi da baratzean animalia ugari izatea. Argazkian, oilanda.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bestelakoak
2020-06-25 | Garazi Zabaleta
Euskal Herriko baserrietan ekoitzitako lupulu ekologikoa

Lagunarteko hizketaldi batean dauka jatorria Euskal Lupuloa proiektuak: duela zazpi bat urte garagardoa egiten zuen lagun batek bertako garagardoa benetan bertakoa izatea ezinezko zela esan zion, Euskal Herrian lupulurik ekoizten ez zelako. “Ni baserritarra naiz eta... [+]


2019-07-07 | Jakoba Errekondo
Barraskiloen eta bareen ilargia

Bart ilunabarrean bare eta barraskilo ehizera atera nintzen, aspaldiko partez. Egun argi ederraren ondoren zerua oskarbi zen, eta itxura guztien arabera ihintza polita zetorren. Hezetasun horren itxaropenarekin, gure parea, barraskiloa eta barea, paseatzera aterako zelako susmoa... [+]


2018-03-04 | Jakoba Errekondo
Hizkuntza lurretik

Nekazaritza ekologikotik harago doazen beste bide batzuk ere badira. Ekologikoak, gure gaurko egun hauetan, araudi jakin bat betetzen dutela besterik ez du esan nahi. Ohiko nekazaritza industriala edo kapitalistarekin alderatuta ikaragarrizko aurrerapausoa da, ez ordea helmuga,... [+]


2018-01-21 | Iñaki Sanz-Azkue
Antonino Pagolaren errezeta sekretua
Sagardoa eta garagardotarako lupulua nahasten direnean...

Garagardoa egiteko erabiltzen den lupulua eta sagardoa nahastean ateratzen den edaria berezia da. Zaporea, freskotasuna eta nortasuna; hiruak omen ditu. Ameriketako Estatu Batuetan eta Kanadan arrakasta handia du, eta Galizian ere atera dute halakorik, bertako sagarra eta... [+]


2017-01-15 | Iñaki Sanz-Azkue
Garagardotarako lupulua Euskal Herrian: Iragana edo etorkizuna?

Lupulua ez da edozein landare. Lupulua landare berezia da eta baditu ondo gorderiko sekretu txikiak. Izan ere, lupuluaren lore emean, barnean, ezkutatuta dago garagardo onena egiteko sekretua: lupulina. II. Mundu Gerraren ostean, Euskal Herriko baratzeetan lupuluak inguratutako... [+]


Eguneraketa berriak daude