Suarezen heriotza: transizioa birkontatzen

Sinestezina –baina egia– Adolfo Suarezen heriotzaren ondoren entzun izan duguna. Ustekabean harrapatu ez banau ere, esandako gauza gehienek harritu naute. Ez da sorpresa izan zuriek eta beltzek bat egitea Suarezi buruz hausnartzerakoan, baina bai horren gogoeta kritiko eskasa entzutea. Ez dago zalantzarik: historia ofiziala nagusitu da eta, berarekin, berriro ere, trantsizioaren eta Monarkiaren goraipamena.

Nork aukeratu zuen Suarez? Eta zergatik? Historia ofizialak dio erregeak egin zuela, Espainia demokraziarantz bideratu asmoz. Egitateek eta zentzuzko interpretazioak beste zerbait adierazten didate: Espainia, diktaduratik ateratzeko prozesu politiko homologagarria behar zen. Horretarako ez zen goi-mailako politikaririk behar, erdipurdikoa baizik. Erregimenaren muinean aurkitu zuten, Movimiento Nacionaleko –Falangeko– burua zen Suarez. Bere betekizuna argi finkatuta zegoen: erreforma politikoa burutu eta hauteskunde libreak antolatu. Hori dena egin zuen –PCE legalizatu eta guzti– eta, gainera, bide batez, Borbonen dinastia eta Monarkia sendotu eta Eliza Katolikoaren nagusitasuna finkatu zituen. Hau guztia, armadaren eta diktadura berri baten mehatxu pean, noski, dakigun moduan.

Estatuaren lurraldetasunari eta nazioei buruz berriz, hauxe: ezin da ukatu Konstituzioak bide berria zabaldu zuela, eta horren ondorioz, Kataluniako eta Euskadiko autonomia estatutuak onartu zirela, gai askotan eskumen zabalak aitortuz, nahiz eta nazio hauen erabateko askatasuna ez zen jaso. Baina hor bukatu zen “dibertsioa” eta, berehala, kezkak eta zalantzak sortzen hasi ziren, hau da, “prozesu demokratikoa” ez ote zen urrunegira joan.

Batzuen ustetan Suarez bere kontura hegan egiten hasi zen. Badirudi bere ahalmenaz jabetu eta “eskatu” zitzaiona baino gehiago egiteko prest egon zela, edota benetan sinetsi zuela egindakoa zuzen zegoela. Baina ez zioten utzi, noski. Nonbait, berak agindu garbia zuen eta hura bete behar zuen, besterik ez. Orduan, dimititzera bultzatu zuten –ez daukat zalantzarik horretaz–. Eta geroztik etorri dena argi dago: atzerapauso nabarmenak hainbat arlotan.

Hasteko, 1981eko otsailaren 23ko Estatu kolpea. Nola gertatu zen ez dugu inoiz zehazki jakingo, baina argi dago handik aurrera gobernatu(ko) zutenak ohartarazi nahi izan zituztela. Ordura arte egondako “erokeriak” ez zirela onartuko eta kito.
Eta horrela izan da, bai. Adibide bat nahikoa: LOAPA onartu zen 1982an, PSOE Espainiako Gobernuan zegoelarik, UCDrekin adostuta. Lotsagarrizko LOAPA, Konstituzio Auzitegiak, handik urte betera –zer garaiak, orain bost urtetik gora behar izaten ditu horrelako ebazpenak emateko– bere muinean Konstituzioaren kontrakoa zela onartu zuen. Eta harrez gero, herritar guztion berdintasuna aitzakiatzat hartuta, nazioen eta beste lurraldeen eskumenak batu nahi dituzte, edo ia.

Zer esan 1936ko kolpe militarraren ondorioz hainbat sufrimendu pairatu duten pertsonek merezi duten egiaz, justiziaz eta ordainaz? Bada, orokorrean, Suarezen eta beste alderdien arteko adostasunaz onartu zen Amnistiaren Legearen ondorioz, lurra bota zela sufrimendu horren gainean.

Hau da, oso labur bilduz eta subjektiboagoa ezin izanik, trantsizioaz dudan ideia. Adolfo Suarez ez da ez madarikatua ezta heroia. Baina gaitzetsi behar dut iragan egun hauetan zabaldu diren hainbat irudi, baita alderdi, pertsona eta erantzukizunak zuritzeko –eta ez Suarezenak, portzierto– erabili den sekulako manipulazio madarikatua.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


2024-03-31 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bestaldera begira

Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak.

Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du liburuan kontatzen du nola hegazkin... [+]


2024-03-31 | Diana Franco
Teknologia
Gorputzaren memoria

Mekanografia ikasi baduzu, gitarra jotzen, josten edo eskuz idazten, ulertzen duzu zure gorputzak zelan memorizatzen dituen zenbait jarduera. Gorputza eta adimena modu miresgarrian daude harremanduta, bat dira. Gizakiok sortu dugun teknologia eta honek gure gorputzarekin duen... [+]


Energia berriztagarrien zabalpen masiboaren iruzurra

EH Biziriketik sarritan salatu izan dugu energia berriztagarrien zabalpen masibo honen atzean   ezkutatzen   den   eredu   ekonomikoa.   Hazkunde   ekonomikoa   ezinbesteko baldintza duen eredu ekonomikoan... [+]


Eguneraketa berriak daude