Mugimendu feministek deitutako inoizko manifestaziorik jendetsuenetakoa izan zen apirilaren 5ean Iruñeko kaleetan. Espainiako Gobernuaren abortu legearen aurreproiektuari ezetz esateaz batera hainbat aldarrikapen entzun ziren: emakumeari dagokiola bere gorputzaz erabakitzeko eskubidea, abortua Osakidetzak eta Osasunbideak bermatu behar dutela eta ama izatea aukera bat dela. Ehundik gora eragile sozial eta sindikalek egin zuten bat manifestazioarekin. Aldarriak adina toki izan zuen irudimenak eta festa giroak.
Gaiaz gehiago:
> Erreformaren aurkako ekintza deigarrienak
> 1985eko legea baino atzerakoiagoa
> ARGIAko 'Abortu eskubidea' kanala
> Koplak
Argazki-galeria (Egilea: Dani Blanco)