Instituzioetatik, 2012ko urriaz geroztik, ez dute euro bakarra ere jaso IKA euskaltegiek Iruñerrian. Diru-laguntzak izoztuta zituztenez, iaz, Milaka argi Nafarroan kanpaina abiarazi zuten. www.milaka-argi.com webgunean diru ekarpenak egin daitezke eta diru-laguntza bakoitzeko argitxoa piztuko da mapan. Aurtengo laguntzek kolore berdea izango dute, joan den urtekoek horia zuten. Argi hori sortari esker, 30.000 euro lortu zituzten iaz.