Finantzak versus produktibitatea

Azken urteetan finantzak izugarri handitu dira eta bide horretatik jarraituko omen dute. The Guardian egunkariko artikulu batek zioenez, 2050ean Britainia Handiko BPG baino bederatzi aldiz handiagoa izango omen da finantza erakundeen tituluen balioa. Baina aurreikuspenak besterik ez dira. Hala ere, jadanik finantza sektorearen hazkunde hori nahiko nabarmena da AEBetan. Izan ere, bere finantza sektoreen zama ekonomikoa 1980tik 2006ra ia bikoiztu da, BPGren %4,9tik %8,3ra igo baita.

Hazkunde horrek zer ekarriko dio produktibitateari, ordea? Begi bistakoa da, gauza onik ez. Krisialdi honetan ikusi den bezala, finantza sektoreak ekonomia erreala atzetik eraman baitu. Gainera, kontuan izan behar da zer dirutza eraman duen sektore espekulatzaile horrek: Espainiako Estatuko finantza erakundeek 87.000 milioi euro irentsi dute; Bankiak bakarrik ia 23.000 milioi euro! EAEko aurrekontuekin alderatzeko: berau 12.000 milioi eurokoa da.

Datu horiek ikusita, ez dago zalantzarik, desbideratutako dirutza horrek guztiak ekonomia errealari kalte nabaria egin diola, sektore ekoizkorrean erabili ordez bankuen zuloak estaltzeko erabili direlako. Beraz, sektore ekoizkorra finantza baliabide urriagoekin aurkituko da, inbertsio erreal ekoizkorren kaltetan.

Gainera, finantza erakundeen baliabideak handitu ahala, hauen kredituek ere gora egin dute, baina kasu gehienetan diru hori eraikuntzara bideratzen da non produktibitatea oso apala den. Beraz, ez dio ekarpen handirik egin produktibitate orokorrari, hau da, ekonomia errealari.

Aldiz, zenbait ekonomialariren arabera, finantza erakundeak ugaritzen baldin badira aukera gehiago egongo da aurrezkiak bideratzeko eta enpresek kreditu merkeagoak eskuratzeko. Hala ere, ikerketek beste zerbait diote. Izan ere, 20 estatutan aztertu da produktibitatearen eta finantzen arteko korrelazioa eta emaitza alderantzizkoa izan da: herrialde bateko finantzak zenbat eta gehiago handitu, produktibitatearen hazkundea xumeagoa da finantzen bilakaera mantsoagoa duten herrialdeetan baino.

Bestalde, kontuan izan behar da finantza sektoreak beste sektore ekonomikoekin lehiatzen duela eskulan trebatua kontratatzeko garaian. Uste denez, finantza erakundeek kontratatzen dituzte langile trebatuenak edo buru argienak, eta gainerako sektoreek bigarren mailakoak kontratatzen dituzte. Izan ere, matematikari eta fisikari jakintsuenak eredu matematiko konplexuak sortzeko eramaten omen dituzte hedge fundek eta inbertsio bankuek, produktibitatea sustatuko luketen sektoreen kaltetan. Hala ere, argumentu hori nahiko ahula da kontuan izanda teknikari andana ateratzen dela unibertsitateetatik finantza sektorean denak enplegatu ahal izateko.

Abagune horretan, alde bateko eta besteko argumentuak egon badaude, baina egia da, Espainiako kasuan, 87.000 milioi euro ikerketarako eta garapenerako erabili izan baziren, produktibitate maila garaiagoa izango genuela eta beraz, soldatak ez genituen hainbeste murriztu beharko lehiakorragoak izateko nazioarteko merkatuetan. Baina tamalez, alderantzizko egoeran gaude. Horren adibide bat Bilboko ESS zentroa da, non aurreikusita zegoen 180 milioiko inbertsioa, baina aurrekontu murrizketak direla eta, aurrekontu hori erdira jaitsi duten. Inbertsio hori Jaurlaritza eta gobernu zentrala egitekoak dira, erdibana.

Horrelako neurri murritaileek produktibitateari ez diote inolako mesederik egingo.

Okerreko bidetik goaz!

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude