Beskoitzeko ikastola aurrera, Parisek salaketa kendu ostean

Seaskako guraso eta irakasleek uztailean PSren Baionako egoitza okupatu zuten.
Seaskako guraso eta irakasleek uztailean PSren Baionako egoitza okupatu zuten.

Falloux Legea aitzaki hartuta Frantziako Gobernuak Seaskako ikastolei jartzen ari zaizkien oztopoen testuinguruan, arnasaldi txiki bat ekarri du Pierre-André Durand Pirinio Atlantikoetako prefetaren iragarpenak: ez ei du kontrako neurririk hartuko Beskoitzeko ikastola eraikitzeko. Prefetak gutuna igorri dio Beskoitzeko Herriko Etxeari, herriko lurretan ikastola berria eraikitzeko proiektuaren kontrako salaketa kenduko duela esanez.

Beskoitzeko Herriko Kontseiluak 520 metro koadroko zelaia alokatu zion Seaskari, hainbat urtetan berrikusi beharreko hitzarmen baten bidez bertan ikastola eraikitzeko proiektua aurrera ateratzeko. Hendaiako ikastolarekin egin bezala baina, Frantziako Gobernuak hitzarmena ezeztatzea eskatu zuen, 1850eko Falloux legea ez zela betetzen argudiatuta. Lege horrek debekatzen du iraskaskuntza pribatuari laguntza publikoak ematea; ikastetxe kristauen eragina mugatzeko lege aurrerakoia izan zen, XIX. mendean.

XXI. mendera etorrita, Paxkal Indo Seaskako lehendakaria pozik azaldu da prefetaren erabakiarekin eta beste ikastolen kontrako neurriak ere bertan behera geratuko diren itxaropenez hitz egin du Euskal Irratietan. Hur Gorostiaga ikastolako zuzendariak, berriz, mobilizatu diren euskaltzaleei eskerrak eman dizkie; “soluzio orokor” bat izan arte galdegiten segituko dutela azaldu du.

Bi urteko borroka luzea

2012an hasi zuen Frantziako Gobernuak ikastolaren kontrako oldarraldia, Hendaian eraikina egiteko proiektuaren legezkotasuna zalantzan jarri zuenean. Ondoren, Beskoitze eta Hazparneko ikastolekin gauza bera egin zuen. Biarnoko Artixe herriko calandreta-ren –okzitanieraz irakasten duen ikastola– kontra ere jo du. Geroztik hamaika mobilizazio egin dituzte ikastolako jarraitzaileek. Uztailean PSren Baionako egoitza okupatu zuten, esate baterako.

Patrick Dallennes Baionako suprefetak egoerari aterabide bat emateko lanean ari direla azaldu zuen berriki, baina hortik gutxira jakin zen suprefetak Hendaiako ikastolako proiektuaren kontra jarritako salaketa aintzat hartu zuela Paueko auzitegiak.

Hitz ederrekin sinesgogor azaldu da beti Seaska, lege dezimononikoa lurperatu ezean, ziurgabetasunak segiko baitu ikastola guztietan.


Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude