argia.eus
INPRIMATU
Arrastoak
‘Etengabe idazten dizuet, baina nitaz ahaztu zarete’

2014ko martxoaren 26a

Grant Adamson Rice Unibertsitateko (AEB) graduatu ondoko ikasleak K.o. III. mendean papiroan idatzitako gutun zati batzuk dezifratu ditu. Igorlea Aurelius Polion izan zen, zerbitzua egungo Hungarian egiten ari zen erromatar legioko egiptoarra. “Gau eta egun osasuna izan dezazuen otoitz egiten dut eta babesten zaituzteten jainkoei gur egiten diet beti”, dio gutunak. “Etengabe idazten dizuet, baina nitaz ahaztu zarete”. Polion ziur zegoen familiak gibela eman ziola, baina adituen ustez posible da gutuna ez iristea, besteak beste, helbide jakinik ez duelako, bitartekari baten izena baizik.