Emakumeak Euskal Herriko inauterietan

  • Inauteria transgresioa, urraketa, haustura da. Gure nortasuna ezkutatu, eta beste norbait izatera pasatzen gara, beste zerbaitetan transformatzen gara. Mozorrotzean gure eguneroko identitatea ezabatzen dugu, eta tarte batean, beste zerbait izatera jolasten gara. Egunerokoan kateatuta bizi diren norbanako arruntak izateari utzi eta ametsetako zein amesgaiztoetako mozorroak izatera pasatzen gara. Zintzotasun aspergarria utzi eta anonimatuak ausart, zirikatzaile, lotsagabe, transgresore izateko aukera eskaintzen digu.

Altsasu, 2014ko Martxoaren 4a. Momotxorroa.

Orensetik Dalmatiara eta Sardiniatik Nafarroara dago zabaldua hartz bortitz, arlekin koloretsu, joaldun zaratatsu edo dantzari apain mozorrotzeko ohitura. Eta emakume. Emakumea, edo haren irudia bederen, behin eta berriz ageri zaigu inauterietan. Gizonek maite dute emakume mozorrotzea, andre nobia aingeruar edo emagaldu likits, trabestismoa gozagarri zaie gizonei. Soineko, ileorde, ezpain margotu eta titi parea soinean, beren gizontasuna zalantzan jarri gabe emakume jantzi eta emakume gorpuzteko aukera ederra eskaintzen dio gizonari inauteriak. Gizon nortasuna, bere genero duintasuna urratzeko kezkarik gabe gainera. Are gehiago, gizontasuna aldarrikatzeko ere baliagarri izan liteke. Bai, emakume irudia ohikoa da inauterietan, gorpuzten duena gizonezkoa baldin bada.

 

 

Beste kontu bat da emakumeak mozorro festan parte hartzea. Transgresioa gizonezkoen barruti esklusiboa bailitzan formulatzen dugu mozorro festa. Askatzailetzat saltzen dugun errituala, gizonezkook gizartean dugun posizio hegemonikoa sendotzeko baliatzen dugu. Lan erritmoarekin hautsi dezakegu inauterien bidez; Zer esanik ez seriotasunarekin, ordenarekin, isiltasunarekin, otzantasunarekin... Baina genero bereizketa ukiezina zaigu nonbait. Hausturari mugak, genero mugak jartzeko, asmatzeko gai garela erakusten dugu inauteriaren bidez.

Inauteriaren askatasuna Atenaseko demokrazia zaharraren pareko gertatzen da. Politikoki aitzindaria zen Greziako sisteman hiritar guztiek zuten gobernu erabakietan parte hartzeko eskubidea. Hiritarrak gizonezko libreak soilik ziren ordea, emakume eta esklaboek ez zuten txartelik zozketa horretarako. Eta hortxe bertan daukagu jarrita zepoa orain ere. Tradiziozko festaren pedigria aldarrikatu nahi duten zenbait inauteritan, anabasaren erdian arauak, genero bazterketa gauzatzen jarraitu ahal izateko arauak, asmatzen dituzte oraindik, erritualaren, sinbologiaren edo tradizioaren izenean. Noiz eta araurik gabekotzat aurkezten dugun aroan bertan.

Mozorrotzea akzio transformatzailea da. Aztikeriak ez du sobera irauten, ordu batzuk, egun batzuk gehienez, hordialdiaren arrastoa desagertu arte. Baina magia indarrean den tarte horretan, oskolaren eraldaketak identitate berria eskaintzen digu. Ordura arte gurea izan denarekin zerikusirik ez duen nortasun berria daramagu soinean eta mozorroa jokatzen dugu inoiz besterik izan ez bagina bezala. Mozorroak ez du gurekin lotura handirik, ez da gu, eta tamainaz aparte, ez dauka gure antzik ere.

Txirikorda atzerakoi absurdoa da zenbait mozorro janzteko genero mugak jartzen ibiltzea. Edozein testuingurutan ulergaitza dena, zentzugabea bihurtzen da inauterietan. Udalak desfilea antolatzea da inauteri bat hiltzen saiatzeko estrategia on bat. Beste bat, mozorrotzeko arauak ezartzea. Eskerrak aratusteak arau hauste bihurtu nahiak inauteri gehienetarako sarbidea eskaini dien emakumeei.

Eibar, 2014ko Otsailaren 22a. Koko-eskean.
Zubieta, 2014ko Urtarrilaren 28a. Ikustera gerturatutako jende mozorrotuta.
Donibane Lohitzune, 2014ko Otsailaren 14a. Hartzaren eguna.
Eibar, 2014ko Otsailaren 22a. Koko-eskean, baserriz, baserri.
Eibar, 2014ko Otsailaren 22a. Goizeko lehen Koko-dantzak, azokan.
Arizkun, Sagardantzari bat Gamioarrea etxetik ateratzen.
Lantz, 2014ko martxoaren 4a. Mairuak kalean jendea xaxatzen.
Altsasu, 2014ko martxoaren 4a. Momotxorroak aurpegiak odolez zikintzen.
Zubieta, 2014ko urtarrilaren 28a, Jendea dantzan herriko plazan.
Altsasu, 2014ko martxoaren 4a. Momotxorroak odolez zikintzen.
Zubieta, 2014ko urtarrilaren 28a. Bikote bat herriko plazan jauzika eta korrika.
Lantz, 2014ko martxoaren 4a. Mairuak herriko plazan dantzan.
Zubieta, 2014ko urtarrilaren 28a. Neska bati joariak jartzen.
Arizkun, 2014ko otsailaren 15a. Jatzilo eta Mairuak Erratzurako bidean, gizakunde egunean.
Erratzu, 2014ko otsailaren 15a. Mairu bat.
Altsasu, 2014ko martxoaren 4a. Momotxorroak karriketan barrena.
Arizkun, 2014ko otsailaren 15a. Mozorro txuriak, Erratzurako bidean.
Erratzu, 2014ko otsailaren 15a. Sagardantzariak eta ikusle jendea, jantzilo erre duen suaren inguruan.
Donibane Garazi. Santibate egunez gazteak dantzan ostatu baten barnean.
Lesaka, 2014ko martxoaren 2a. Zaku-zaharrak herriko itzulia bukatu ondoren.
Lesaka, 2014ko martxoaren 2a. Zaku-zahar bat, mozorroa kentzen.
Lesaka, 2014ko martxoaren 2a. Bi neska, zaku-zaharrak hustu ondoren lurrean geratutako lasto gainean etzanda.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Jai herrikoiak
Apirilaren 28an ospatuko da Nafarroaren Eguna

Egun handiaz gain, kultur egitarau zabala antolatu du Basaizea Elkarteak hilabete osorako.


Diego Yllanesi ukatu egin diote haren inguruko albisteak ezabatzea

Nagore Laffagen hilketaren harira, Diego Yllanesek ahaztua izateko eskubidea aldarrikatu du. Espainiako Auzitegi Nazionalak eskaerari uko egin, eta erabaki du informazio eta adierazpen askatasuna gailentzen zaizkiola.

 


Ehun bat eragilek Mugimendu Sozialistak txosnetan parte hartzea defendatu dute

"Mugimendu Sozialista gure herriaren errealitate politiko eta sozialaren parte da, eta ideologia baztertzailerik ez duen beste edozein eragilek bezala, espazio zabaletan eta jai herrikoien antolaketan parte hartzeko eskubidea dauka", adierazi dute oharrean. Makina bat... [+]


2024-02-14 | ARGIA
Ertzaintzak begia larri zauritu dion gaztearen aita
"Ez da bidezkoa, hamasei urte ditu; bada garaia gauzak aldatzeko eta asko gainera"

Villabonako Berdura plaza bete dute herritarrek otsailaren 13 iluntzean, Tolosako inauterietan Ertzaintzak gazte bati begia larri zauritu ziola salatzeko. Bere aitak azaldu ditu begian dituen lesio larriak eta Ertzaintzaren jokabidearekiko haserrea plazaratu du: "Ez da... [+]


Eguneraketa berriak daude