argia.eus
INPRIMATU
Haur hilketa ohikoa zen Antzinako erroman

0000ko ren a

Kartagotarrek haurrak sakrifikatzen omen zituzten, eta pentsatu baino ohikoagoa zen Antzinaroan. Erromatarrek ere haur jaio berriak hil ohi zituzten, besteak beste duela mende bat Hambleden-en (Ingalaterra) aurkitutako 33 eskeletoen arrastoek erakusten dutenez. Orain arrasto horien ADNa aztertu dute eta emaitza Journal of Archaeological Science aldizkarian argitaratu: Britainian behintzat, hilko zituzten haurrak ez zituzten generoagatik aukeratzen, eta familiako haur bakarra hartzeko begiramena zuten behintzat, ADNak ama desberdinenak baitira.